‘Bizilagunak’ programak edizio berria izango du Gipuzkoan, kultura arteko bizikidetza indartzeko
‘Bizilagunak’ programak edizio berria izango du Gipuzkoan, kultura arteko bizikidetza indartzeko
Ekimena maiatzaren 10ean egingo da Gipuzkoan, “Etxean edo parkean, harremanak elikatzen!” lelopean. Jatorri ezberdinetako pertsonak mahai baten inguruan elkartuko ditu, bazkari partekatuen bidez elkar ezagutza eta gizarte kohesioa sustatzeko. Aurtengo edizioak bultzada berria eman dio gizarte-sentsibilizazioari, bereziki gazteen artean.

Bizilagunak programaren edizio berri bat aurkeztu da gaur: Gipuzkoan jatorri ezberdinetako pertsonen arteko topaketa eta bizikidetza sustatzen dituen ekimena. Ekitaldian parte hartu dute Ion Gambra Giza Eskubidetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusiak, Itziar Gorostidi SOS Arrazakeriaren Bizilagunak programaren koordinatzaileak, eta Lorea Zeberio Bizilagunak programako parte-hartzaileak.
Bizilagunak ekimenaren hurrengo edizioa maiatzaren 10ean, igandea, izango da, “Etxean edo parkean, harremanak elikatzen!” lelopean. Proposamenak herritarrak mahai baten inguruan biltzea du helburu, familia, kuadrilla eta tokiko taldeak jatorri anitzetako pertsonekin elkartuz, kultura arteko otordu bat partekatzeko.
Helburua da elkar ezagutza sustatzea, gizarte kohesioa indartzea eta estereotipoak zein aurreiritziak hausten laguntzea, herritarren artean harremanak sortzeko espazioak erraztuz.
Formatu irekiagoa
Edizio honek iaz hasitako aldaketa sendotzea du helburu, ospakizuna udaberrira aurreratuz eta parte hartzeko espazioak zabalduz. Horrela, etxeez gain, ekimena parkeetara eta elkarte gastronomikoetara ere ireki da, parte-hartzea anitzagoa, malguagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.
Edizio honetako leloak jasotzen duen bezala, proposamenak “harremanak elikatzea” jarri du erdigunean: bazkari baten inguruan hasten diren loturak, denboran zehar jarraitzeko bokazioa dutenak.
Eragin soziala duten keinu txikiak
Antolakuntzatik azpimarratu da gizartearen konplexutasuna handitzen ari den eta desberdintasunak areagotzen ari diren testuinguru honetan, ezinbestekoa dela bizikidetza indartuko duten topaguneak sortzea.
Ildo horretan, nabarmendu da arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurkako borroka egunerokoan ere eraikitzen dela, bazkari bat partekatzea bezalako keinu txikien bidez, konfiantza eta ulermena sustatzen lagundu baitute.
Gazteen inplikazioa eta gizarte-sentsibilizazioa
Aurkezpenean aurtengo kanpainaren bideoa ezagutarazi da, eta bertan azpimarratu da gorroto diskurtsoen eta diskriminazio egoeren gorakadaren aurrean gazteen aktibazioaren beharra.
Ikus-entzunezkoak eguneroko topaketen ahalmen eraldatzailea erakutsi du, elkar ezagutzeak eta bizikidetzak harreman inklusiboagoak eraikitzen lagundu dutela agerian utziz.
Ekimena, aurten ere, lurraldeko hainbat eskualdetan garatuko da: Donostialdean, Tolosaldean, Buruntzaldean, Oarsoaldean, Bidasoan, Debagoienean eta Urola Garaian, Gipuzkoan duen presentzia sendotuz.
Testigantza: arrastoa uzten duen esperientzia
Agerraldian, duela hamar bat urte Bizilagunak ekimenean parte hartu zuen Lorea Zeberioren bizipiak entzuteko aukera ere izan da: «Oso naturala izan zen, lagunekin egindako bazkari bat balitz bezala. Bizilagunaki esker, bestela ezagutu ez genukeen familia bat ezagutu genuen».
Zeberioren testigantzak erakusten du nola une puntual batek denboran irauten duten oroitzapenak eta loturak sor ditzakeen.
Parte hartzea eta izen ematea
Interesa duten pertsonek izena eman behar dute aldez aurretik ondorengo helbidean: www.sosracismogipuzkoa.org/bizilagunak. Hiru parte-hartze modalitateen artean aukeratu behar da: anfitrioi gisa, parte-hartzaile gisa edo dinamizatzaile gisa. Izena emateko epea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik.
Ekimenak, aurten ere, gizarte kohesionatuago baten eraikuntzarekiko konpromisoa berretsi du, ekintza sinple baina balio handikoa proposatuz: mahai baten bueltan eseri, elkarbanatu, elkar ezagutu eta elkarrekin bizitzea.
955