Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Elkano V. mendeurrena estropadaren bigarren edizioa

Elkano V. mendeurrena estropadaren bigarren edizioa

Asteburu honetan, ekainak 4 eta 5, Elkano V. mendeurrena estropadaren bigarren edizioa egingo da Gipuzkoako uretan, Donostia eta Hondarribia artean.

2022/05/30
Foto Elkano V. mendeurrena...

Estropada Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak babesten du eta Donostiako Erreal Klub Nautikoak, Hondarribiko Klub Nautikoak eta Donostiako Itsas Komandantziak sustatzen dute.

Aurten Elkano iritsi zeneko 500. urteurrena dela eta, alderantzizko norabidean burutuko da aurreko edizioko zirkuitua; alegia, lehen egunean, Donostiatik abiatuta Hondarribiraino, eta hurrengo egunean, berriz, handik itzulita.

Juan Sebastian Elkanok orain dela 500 urte egindako balentria haren ospakizunen barruan gertatzen da estropada. Izan ere, lehen zirkumnabigazioa burutu zuelarik, osatu egin zuen Fernando Magallaesek 1519an hasitako espedizioa, zeina, une hartan, Espainiako errege Karlos I.aren zerbitzuan baitzegoen.

Estropadan Gipuzkoako 30 bat ontzik eta Iparraldeko eta Bizkaiko beste hainbatek parte hartzea aurreikusten da. Nahi duten gurutzaontzi guztiek har dezakete parte, estropada kategorian (IRC ziurtagiria, gurutzaldien kategoria eta monotipoa). Izena emateko epea internet bidez egin daiteke ekainaren 1era arte, 18:00ak arte, esteka honetan: http://regatascnh-hib.sailti.com/es/default/races/race-inscription-cruise-nopre-login/text/trofeo-elcano-2022-es/0

Estropada irabazten duenak saritzat jasoko du Elkanoren brontzezko busto batekin Itsas Armadak editatu dituen 80 unitate esklusiboetako bat, Getarian dagoen estatuaren erreplika baita.

Hondarribiko Klub Nautikoa (CNH) eta Donostiako Klub Nautikoa (RCNSS), pozik azaldu dira aukera hori eskaintzeagatik gure inguruneko gurutzaontzien flotari, estropada historiko horren berezitasuna azpimarratuta. 

Bestalde, RCNSSeko lehendakari Pío Aguirrek adierazi duenez –klubak 125 urte betetzen ditu–, “estropada honetan parte hartzeak, itsaso bereko uretatik nabigatuz eta haiek bezalako haizeek bakarrik bultzatuta, lotu egiten gaitu balentria itzel haren heroiekin, eta zirraraz betetzen gaitu”. Parte hartzaileei dei egin die sentsazio horietan murgil daitezen, ontzi-albo batean nahiz bestean, lipar batez bederen.

Estropadak babesle du Gipuzkoako Foru Aldundia, eta sustatzaile, berriz, Donostiako Itsas Komandantzia, zeinaren ordezkariek ere beren poza agertu baitute V. Mendeurrena horrelako estropada batekin ospatzeko aukera izateagatik. Nabarmentzekoa da, halaber, Euskadiko Kirol Portuak sozietatearen lankidetza,  Hondarribiko portuan eta Donostian dituen instalazioak estropadaren esku jarri baititu.

Harkaitz Millan Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, "XXI. mendeko nabigazioa, Elkanok 1589an mundua aldatu zuen bidaia handia, gogoratzeko balio digu kirol-proba da hau".

Jarraian, Itsas Armadako Javier Mateosek esan duenez, “Itsas Armadan sustatu eta babestu egiten dugu edozein ekitaldi, orain dela 500 urteko epopeia hura omentzen duena, espainiar itsasgizon batek burutu baitzuen, euskaldun unibertsal batek, Getariako herritarra bera, izena ematen dionak gure itsasontzirik karismatikoenari: Juan Sebastián de Elcano.” 

Aipamen berezia merezi du edizio honetan lankide izateak Hondarribiko Udala eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP) sozietatea, zeintzuei bai antolatzaileek bai babesleak bai sustatzaileak eskerrak eman baitizkiete estropadarekin konprometitzeagatik.

  

481