Aldundiak 11 suhiltzaile eta baliabide espezializatuak bidali ditu Madril, Avila eta Toledoko suteak itzaltzen laguntzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua mobilizatu egin da Madril, Avila eta Toledori eragiten dieten baso-suteak itzaltzeko lanetan parte hartzeko, Euskadiko larrialdi zerbitzuek koordinatutako laguntza dispositiboko partaide gisa.

Gipuzkoako suhiltzaileen bi dotazio dituen brigada bat Oñatiko Zubillaga suhiltzaile-etxetik abiatu da gaur arratsaldean, Donostiako suhiltzaile-zerbitzuekin batera. Kontingentea Navalcarneroko (Madril) Aginte Postu Aurreraturaino joango da eta, han, inguru hura jasaten ari den baso-sute larriei aurre egiteko operatiboan parte hartuko du.
Foru brigada 11 kidek osatzen dute, bi dotaziotan antolatuta. Zehatzago esanda, sarjentu batek, bi kabok eta zortzi suhiltzailek osatzen dute.
Lan horiek egiteko, gainera, 5.500 litroko edukiera duten bi autobonba (biak baso-autobonbak), 4x4 lur orotako hiru ibilgailu arin eta itzaltze eta salbamendu lanetarako baliabide eta material espezializatua mobilizatu dira.
848