Aldundiak 4,9 milioi euro inbertituko ditu AP-8 eta GI-20 errepideen drainatzea hobetzeko eta uholdeak saihesteko
Aldundiak 4,9 milioi euro inbertituko ditu AP-8 eta GI-20 errepideen drainatzea hobetzeko eta uholdeak saihesteko
Aldundiak 4,9 milioi euro inbertituko ditu AP-8 eta GI-20 errepideen drainatzea hobetzeko eta uholdeak saihesteko
Usurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 4,9 milioi euroko inbertsioa iragarri du errepide sarearen segurtasuna eta erresistentzia indartzeko lanetan. AP-8 eta GI-20 errepideetako hainbat puntutan drainadura hobetzeko jarduketa berriak egingo dira Usurbil, Orio, Zestoa eta Donostia parean. Egungo hodien ordez hodi seguruagoak eta eraginkorragoak jarriko dira uholdeak prebenitzeko helburuarekin. Lanak urteko bigarren seihilekoan egingo dira.
Obra horien ezaugarri garrantzitsuenetako bat da zangarik gabeko tekniken bidez egingo direla, bide-azpiegituraren beraren pean jardunez, eta horrek nabarmen murriztuko du ingurunean eta trafikoan izango duen eragina. Intzidentziak batez ere bazterbideetan kontzentratuko dira, eta, noizean behin, erreiren bat aldi baterako moztu beharko da, seinaleztapen eta balizatze lanak errazteko.
Oro har, jarduketek hamaika hilabete eta erdi iraungo dute gutxi gorabehera, eta Bidegik 4,9 milioi euroko inbertsioa egingo du guztira. Funtsezko esku-hartzeak dira, bai bide-azpiegituraren egoera ona eta iraunkortasuna bermatzeko, bai lotutako ibai-ibilguek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko.
1703