Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak bost urtean babesgabetasun egoeran dauden 840 pertsona baino gehiago artatu ditu kuradoretzen bidez

Aldundiak bost urtean babesgabetasun egoeran dauden 840 pertsona baino gehiago artatu ditu kuradoretzen bidez

Kuradoretza kopuruak hazkunde iraunkorra erregistratu du, hainbat faktoreren eraginez: biztanleriaren zahartzea, nahi ez den bakardade-egoeren gorakada eta familia-ereduen aldaketa. Aldundiak 1,4 milioitik ia 2,7 milioira handitu du aurrekontua bost urtean.

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak positibotzat jo ditu kuradoretza zerbitzuaren bost urteak, Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak zerbitzua ematen duten Hurkoa eta Gertuan fundazioetako arduradunekin eta kuradoretzen hartzaileekin egindako bilerararen ostean. Bilera baliagarria izan da ereduaren bilakaera aztertzeko, gizartean duen eragina lantzeko eta aldaketa demografiko eta sozialaren testuinguruan etorkizuneko erronkak azaleratzeko.

Eider Mendoza diputatu nagusiak kuradoretza zerbitzuak duen "ezinbesteko funtzioa" baloratu du, eguneroko zereginetan lagunduko dien familia edo sarerik ez duten pertsona ahulei "modu erabat pertsonalizatuan" laguntzeko bidea eskaintzen duelako. "Zahartzen ari den gizarte batean, non hauskortasun eta mendekotasun egoerak hazten ari diren, non gizarte, familia eta demografía eraldaketa vetean gauden, babesgabetasun egoerek gora egiten jarrai dezakete, gero eta anitzagoak bihurtu daitezke. Horregatik guztiagatik, lan ildo hau oso garrantzitsua izango da etorkizunean ere, nahi dugulako Gipuzkoak komunitate arduratsu eta solidarioa izaten jarraitzea, pertsona guztiak zaintzen eta babesten dituena, bereziki adinekoak eta bakarrik eta babesik gabe daudenak ", adierazi du diputatu nagusiak.

Hurkoako eta Gertuaneko langile eta boluntario guztien "lan nekaezina eta konpromisoa" eskertu ditu Mendozak, Gipuzkoako "indar komunitarioaren adibiderik onena" direlako, "aurrerapauso bat eman eta gehien behar dutenak babesteko antolatzen den lurraldea". Erakundeen eta irabazi asmorik gabeko gizarte erakundeen arteko lankidetza da, defendatu duenez, Gipuzkoako gizarte-babesaren ereduaren “oinarririk sendoena”; izan ere, "berrikuntzak egiteko, hurbiltasunetik pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko eta gurea bezalako komunitate bizi eta dinamiko baten parte-hartzeari bide emateko aukera ematen du". "Sortzen ari diren behar eta errealitate sozialen aurrean, lankidetza-eredu hori indartzea funtsezkoa izango da etorkizunean. Gaur, berriz ere, lankidetza horretan konprometitzen gara, gaur eta bihar pertsona guztien ongizate integrala bermatzeko ", adierazi du.

Egungo kuradoretza sistema 8/2021 Legea indarrean sartu ondoren finkatu da; lege horrek legeria zibila eta prozesala aldatu ditu, Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitu ahal izateko. Arau-esparru horrek ikuspegi- aldaketa sakona ekarri du, gaitasun juridikoa ordezkatzean oinarritutako eredua atzean utzi, eta babes pertsonalizatuan, borondatearekiko errespetuan, nahiekiko errespetuan eta pertsona bakoitzaren lehentasunetan oinarritutako beste batera igaro baita.

Foru-eskumena eta sarearen lana

Gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza-neurrien zerbitzua foru-eskumena da, 185/2015 Dekretuaren arabera. Gipuzkoan, Foru Aldundiak Hurkoa eta Gertuan Fundazioen bidez gauzatu du erantzukizun hori, soilik pertsonak babesgabetasun edo babesgabezia egoeran daudenean eta beharrezko laguntzak eman ditzakeen gizarte eta familia-ingurunerik ez dutenean. Hurkoa Fundazioakk gaixotasun mentala duten pertsonak edo narriadura kognitiboa duten adinekoak artatu ditu nagusiki, eta Gertuan Fundazioak, berriz, desgaitasun intelektuala duten pertsonak.

Berme guztiak dituen prozedura, kontrol judizialarekin

Kuradoretza guztiak ebazpen judizialaren bidez eta berme osoz egiten dira. Babesgabetasun-egoerak oinarrizko gizarte-zerbitzuek, osasun mentaleko baliabideek, adinekoen egoitza-zentroek edo, kasu batzuetan, Fiskaltzak edo epaitegiek hauteman dituzte. Hortik aurrera, Foru Aldundiak aldez aurreko balorazio bat egin du. Balorazio horretan, fundazioek konfiantzazko lotura bat ezarri dute pertsonarekin, eta elkarrekin definitu dituzte laguntza-beharrak. Azkenik, agintaritza judizialak laguntza-mota egokiena zehaztu du, dela asistentzia-kuradoretza bat, ordezkaritza-kuradoretza bat edo laguntza mistoa, betiere egoera zehatz bakoitzari egokituta.

Hazkunde iraunkorra eta profil gero eta konplexuagoak

2025eko abenduaren 31n, eta azken bost urteak kontuan izanda, 843 pertsona izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kuradoretza bat jaso dutenak. Bost urte hauetan, kuratelen kopuruak hazkunde iraunkorra izan du, hainbat faktorerekin lotuta, hala nola biztanleriaren zahartzearekin, nahi ez den bakardade-egoeren gorakadarekin eta familia-ereduen aldaketekin. Gainera, artatutako pertsonen profilak bilakaera nabarmena izan du, gero eta gazteagoak diren pertsonak artatu baitira, buruko osasuna, adikzioak, gizarte-isolamendua eta laguntzeko familia-sarerik eza edo akidura konbinatzen dituzten arazo konplexuak dituztenak.

Aurrekontuaren indartzea eta konpromisoa

Hazkunde horrekin batera, aurrekontua etengabe indartu du Aldundiak. Laguntza-neurrien zerbitzura bideratutako aurrekontua ia bikoiztu egin da azken bost urteetan, 2021ean 1,4 milioi euro pasatxo izatetik 2026an 2,7 milioi euro inguru izatera igaro baita. Ahalegin ekonomiko horrek islatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaak duen konpromisoa pertsonarengan oinarritutako zainketa-ereduarekinduarekin, eskubideak bematzearekin, autonomia sustatzearekin eta gero eta konplexuagoak diren gizarte-errealitateei erantzuna ematearekin.

  

2221