Aldundiak jendaurrean jarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arau Aurreproiektua
Aldundiak jendaurrean jarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arau Aurreproiektua
Aldundiak jendaurrean jarri du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arau Aurreproiektua
Dokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 5era arte. Ondoren, martxoaren 17ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan onartzea espero da, azkenean eztabaidatu eta, hala badagokio, udaberri honetan Batzar Nagusietan onartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jendaurrean jarri du gaur lurralde historikoko edozein udalerritako turismo-ostatuko establezimenduetan egonaldia zergapetzen duen zerga berria.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Egonaldi Turistikoen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren Aurreproiektuak berehalako zerga bat planteatzen du, turismo-ostatuko establezimenduetako egonaldia zergapetzen duena. Subjektu pasiboak egonaldia egiten duten pertsona fisikoak dira. Establezimendu turistikoak arduratuko dira zergadunari zerga hori eskatzeaz eta gertatzen diren egonaldiei buruzko informazio zehatza udalaren esku jartzeaz.
Hala, honako hauek zergapetuko dira: hotel-establezimenduetako egonaldiak, ostatu-etxeak, apartamentu turistikoak, kanpinak eta kanpatzeko beste modalitate batzuk, nekazaritza-turismoko establezimenduak, landa-ostatuak eta landetxeak, aterpetxeak, turismo-ostatuko beste establezimendu batzuk, erabilera turistikoko etxebizitzak (hala nola osorik lagatako erabilera turistikorako etxebizitza osoak edo logelaka lagatako erabilera turistikorako etxebizitza partikularrak) eta gurutza ontzi turistikoak, Gipuzkoako portu batean geldialdia egiten dutenean.
Zergaren zerga-oinarria zehazteko, zergadunak turismo-ostatuko establezimendu batean egindako egonaldi bakoitzaren egonaldi-unitateen kopurua hartuko da kontuan. Zerga-kuota kalkulatzeko, segidako turismo-egonaldiko unitateen kopurua dagokion karga-tasarekin biderkatuko da, unitate horiek egiten diren turismo-establezimendu motaren arabera. Nolanahi ere, gehienez 5 egonaldi-unitate zenbatuko dira zergadun bakoitzeko,
Karga-tasak dagokion zerga-ordenantzak finkatuko ditu, turismo-ostatuko establezimendu mota bakoitzaren arabera Foru Arauaren taulan adierazitako gutxieneko eta gehieneko tasen barruan.
Udalek, ordenantza fiskal bidez, % 100erainoko hobaria ezarri ahal izango dute zerga-kuotaren gainean, 25 ostatu-plaza edo gutxiago dituzten udalerrietan. Era berean, udalek % 50erainoko errekargua ezarri ahal izango dute zerga-kuotaren gainean, 750 ostatu-plaza edo gehiago dituzten udalerrietan.
Foru Arauaren Aurreproiektuak salbuespenak planteatzen ditu honako kasu hauetan: administrazio publikoek antolatutako helburu turistikoetarako programa sozialen bidez diruz lagundutako egonaldiak egiten dituzten pertsonek egindako egonaldietan; adingabeak; % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten edo II. edo III. graduko mendekotasuna duten pertsonak; hezkuntza-sistemako maila eta gradu guztietan ikasketak egiten dituzten pertsonak; ikerketa akademikoa edo EAEko Administrazio Publikoek antolatutako talentu programak; eta edozein pertsonaren eta haren laguntzailearen osasun arrazoiengatik egindako egonaldiak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak martxoaren 17ko Gobernu Kontseiluan Foru Arauaren Aurreproiektua onartzea aurreikusten du, ondoren eztabaidatu eta udaberrian Batzar Nagusietan onartzeko.
Behin araua Batzar Nagusietan onartuz gero, udalek sei hilabeteko epea izango dute foru-arau hau indarrean jartzen denetik beren ordenantza fiskalak onartzeko, bertan xedatutakora egokitzeko.
KARGA-TASAK GUTXIENEKOA ETA GEHIENEKOA
Turismo-ostatuko establezimenduak. Establecimientos de alojamiento turístico
|
|
|
|
|
Rango (min. – max.) |
|
|
|
1) Hotel-establezimenduak/Establecimientos hoteleros. |
|
|
● 5 izarrekoak edo kategoria baliokidekoak/De 5 estrellas o categoría equivalente |
2,50 – 5,00 |
|
● 4 izarrekoak edo kategoria baliokidekoak/De 4 estrellas o categoría equivalente |
2,00 – 4,00 |
|
● 3 izarrekoak edo kategoria baliokidekoak/De 3 estrellas o categoría equivalente |
1,50 – 3,00 |
|
● 2 izarrekoak edo kategoria baliokidekoak/ De 2 estrellas o categoría equivalente |
1,00 – 2,00 |
|
● 1 izarrekoak edo kategoria baliokidekoak/ De 1 estrella o categoría equivalente |
0,75 – 1,50 |
|
2) Ostatu-etxeak/Pensiones. |
0,75 – 1,50 |
|
3) Apartamentu turistikoak/Apartamentos turísticos. |
1,50 – 3,00 |
|
4) Kanpinak edo kanpatzeko beste modalitate batzuk/Campings y otras modalidades de acampada. |
0,75 – 1,50 |
|
5) Nekazaritza-turismoko establezimenduak, landa-ostatuak eta landetxeak Agroturismos, alojamientos rurales y casas rurales . |
0,75 – 1,50 |
|
6) Aterpetxeak/Albergues. |
0,75 – 1,50 |
|
7) Turismo-ostatuko beste establezimendu batzuk/Otros establecimientos de alojamientos turísticos. |
1,50 – 3,00 |
|
b) Erabilera turistikorako etxebizitzak/Viviendas de uso turístico: |
|
|
1) Osorik lagatako erabilera turistikorako etxebizitzak/Viviendas para uso turístico cedidas enteras. |
2,00 – 4,00 |
|
2) Logelaka lagatako erabilera turistikorako etxebizitza partikularrak/Viviendas particulares para uso turístico cedidas por habitaciones. |
2,00 – 4,00 |
|
c) Gurutzaontzi turistikoak/Las embarcaciones de crucero turístico |
2,50 – 5,00 |
1518