Aldundiaren Ongizatearen Plazak ongizate integralari buruzko elkarrizketa aktiboa piztu du arrakastaz bi egunez Hernanin
Aldundiaren Ongizatearen Plazak ongizate integralari buruzko elkarrizketa aktiboa piztu du arrakastaz bi egunez Hernanin
Aldundiaren Ongizatearen Plazak ongizate integralari buruzko elkarrizketa aktiboa piztu du arrakastaz bi egunez Hernanin
· Herritar ugari elkartu da Urbieta kaleko topagunean gaur eta atzo. · Eider Mendozak eskerrak eman dizkie plazara batu diren hernaniar, eragile eta elkarteei. “Garrantzitsua da bizitza-orekan eta ongizatean inpaktua duten arazoez mintzatu eta elkarri entzutea”, berretsi du.

Herritar ugari elkartu da, atzo eta gaur, Hernanin kokatu den Ongizatearen Plaza egitasmoaren inguruan, pertsonen ongizate integralean eragina duten errealitate eta arazo anitzen inguruan solas egin eta elkarri entzun asmoz. Parte-hartze zabala eta elkarrizketa aktiboa sustatu duen heinean, beraz, arrakastaz gauzatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitasmo hau, Zarautz, Bergara eta Eibarren antolatu ondoren, Hernanik asteazken eta ostegun honetan hartu duena.
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, eskerrak eman dizkie Ongizatearen Plazara batu diren hernaniar, aditu, eragile eta elkarte guztiei. Beste behin ere, berretsi duenez, “ikusi eta sentitu dugu zeinen garrantzitsua den bizitza-orekan eta ongizatean inpaktua duten arazoez mintzatu eta elkarri entzutea”, ondoren pertsonen ongizate integralean eragina duten “errealitate zahar eta berriei komunitatean nahiz politika publikoen bidez erantzun” ahal izateko. “Ongizate integrala, pertsona oro ongi egon eta ongi sentitzea. Horixe da Gipuzkoak bere buruari ezarri dion lehentasun nagusia. Ahalegin partekatua gauzatzen jarraituko dugu norabide horretan”, azpimarratu du Mendozak.
Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, osasuntsu zahartzeko ariketa fisikoa, buruko osasuna, teknoadikzioak, elikadura jasangarria, migratzaileen inklusioa, teknoadikzioak eta norbere gorputzaren jabekuntza izan dira mintzagai, besteak beste, Ongizatearen Plazan. Taldeko dinamika, solasaldi, elkarrizketa eta ekimen parte-hartzaileen bitartez, izan ere.
Gaur goizean gazteek hartu dute plaza, beren ongizatearen inguruko solasaldian, sare-sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioaren hautua bezalako gaiak ardatz hartuta. Ondoren, nahi ez den bakardadearen inguruko dinamika egin da, Ados teatroak bakardadearen inguruan ekoiztutako hiru mikrodokumentalen eskutik.
Amaitzeko, arratsaldean, mugikorren eta teknologia digitalen erabilera arduratsua eta osasungarria bultzatzeko saio dinamikoa gidatu du Altxa Burua elkarteak. Kantujiraren saio bereziarekin borobildu da egitaraua
695