Amarotz eta Usabalgo biribilguneen arteko bidegorri zati berriaren lanak hasi dira
Amarotz eta Usabalgo biribilguneen arteko bidegorri zati berriaren lanak hasi dira
Las obras tendrán una duración de tres meses, y conectaran el bidegorri que viene desde Amaroz con el centro de Tolosa y el bidegorri de Usabal

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak N-I errepidera sartzeko bi biribilguneon artean, Amarotzeko errepidearen azpian, bidegorri tarte berria eraikitzeko lanak hasiko ditu. Horri esker, egungo Txaramara, Tolosako erdialdera eta Usabal kiroldegirantz doazen ibilbideak konektatu ahal izango dira. Aurreikuspenen arabera, tarte berria urte amaierarako egongo da erabilgarri.
Jarduketa egingo den tartean espaloi bat dago gaur egun, aipatutako ibilbideak lotzeko balio duena. Jarraitutasun tarte berriak oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio nahikoa emango du. Esku-hartze puntuala da izanik ere, oso erabilia den ibilbidea osatuko du eta Tolosako ibilbideei jarraipena emango die, segurtasuna eta erosotasuna bermatuz. Tolosaldeko bidegorrien sarea asko baloratzen dute herritarrek aisialdirako eta ariketa fisikorako.
Proiektuak 4,5 metroko zabalerako tarte berri bat eraikitzea aurreikusten du, 2,5 metroko zabalerako bidegorri bat eta 2 metroko espaloi bat izango dituena, oinezkoen eta txirrindularien zein trafikoaren arteko bizikidetza ordenatu eta segurua ahalbidetzeko. Horretarako, bide-sisteman esku hartuko da, dagoen mediana murriztuz, ardatza lekuz aldatuz eta bidegorrirako lekua irabaziz. Esku-hartzearen barruan euri-urak drainatzeko sistema hobetzea eta argiztapen berria instalatzea sartuko dira. Obrak Tolosako Udalarekin sinatutako lankidetza hitzarmen bati lotuta daude, eta Aldundia arduratuko da eraikuntzaz eta finantzaketaren % 57az, eta % 43 udalaren kontura izango da. Obren aurrekontua: 328.428 euro.
Tolosa – Alegia bidegorria
Era berean, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak aurrera egiten jarraitzen du Tolosaldeko bidegorri-sarea hobetzeko eta handitzeko lanetan, eta jarduketa berriak egiten dihardu, bai dauden ibilbideak baldintza onenetan mantentzeko, bai udalerrien arteko lotura hobetzen jarraitzeko. Esparru horretan, Tolosa eta Alegia lotzen dituen 3,34 kilometroko zatia osorik eraberritzeko lanak egiten ari dira hilabete honen hasieratik, eta urte amaieran amaitzea aurreikusten da.
Jarduerak modu integralean hobetuko du eskualdean asko erabiltzen den ibilbide horren egoera. Lanak gehien kaltetutako eremuak berregokitzean eta tarte osoa sakon garbitzean oinarrituko dira, ibilbide osoa erabiltzaileentzat ahalik eta baldintza onenetan gera dadin. Era berean, zoladura hobetzea aurreikusten da, hondoratzeak edo pitzadurak dituzten puntuak egonkortuz eta birgaituz. Euri-urak biltzeko eta drainatzeko sistemaren gainean ere jardungo da. Gainera, seinale guztiak berrituko dira, bertikalak zein horizontalak, bai eta balizaje-elementuak eta akabera ere.
Obrak 377.290 euroan esleitu dira.
1501