Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Arragueta kaleko bulegoetara itzuliko da Ogasunaren herritarrentzako arreta zerbitzua Eibarren

Arragueta kaleko bulegoetara itzuliko da Ogasunaren herritarrentzako arreta zerbitzua Eibarren

Gipuzkoako Ogasunak Eibarren duen herritarrentzako arreta bulegoa datorren irailaren 1ean itzuliko da Arragueta kaleko 2an duen ohiko kokapenera, instalazioetan egindako eraberritze eta hobekuntza lanak amaitu ondoren.

2026/08/25
Bulegoaren kokapena.

Lanak egin bitartean, aurrez aurreko arreta Bittor Sarasketa kalera lekualdatu da aldi baterako. Datorren asteartetik aurrera, herritarrak Arragueta kaleko bulegoan artatuko dira berriro, ohiko ordutegian, 08:30etik 14:00etara.

Honela, Gipuzkoako Ogasunak aurrez aurreko arretara bideratutako instalazioak hobetu ditu, eta ohiko kokapena berreskuratu du, Eibarko eta inguruko herritarrek izapideak eta kontsultak egin ditzaten.

Eibarko bulegoa Gipuzkoako Ogasunak herritarrei arreta emateko dituen zazpi bulegoen sareko kide da: Bergara, Eibar, Azpeitia, Tolosa, Donostia (Errotaburu eta Okendo) eta Irunen.

  

1088