Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azahara Domínguez diputatuak Hondarribiko Amute Kosta auzo-elkarteko ordezkariekin bilera egin du, herrian Lurraldebuseko zerbitzua hobetzeko neurriak aztertzeko

Azahara Domínguez diputatuak Hondarribiko Amute Kosta auzo-elkarteko ordezkariekin bilera egin du, herrian Lurraldebuseko zerbitzua hobetzeko neurriak aztertzeko

Foru diputatuak jakinarazi duenez, hilaren 19tik, astelehenetik aurrera, BI05 lineako (Hondarribia>Irun) 7:15eko zerbitzuak Baserritar etorbidean, Donostia kalean eta Sabin Arana kalean egingo ditu geldialdiak, Talaia ikastetxe publikoko ikasleen sarrerari zerbitzu hobea emateko. Gainera, egun horretatik aurrera, BI43G lineak (Hondarribia>Irun>Errenteria>Pasaia>Donostia) eskaeraren araberako geldialdiak egingo ditu Amute Kosta auzoan.

2026/10/13
Azahara Domínguez diputatua, Amute kostako bizilagun elkartearen ordezkariekin

Azahara Domínguez diputatua, Amute kostako bizilagun elkartearen ordezkariekin


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek bilera egin du Hondarribiko Amute Kosta auzo-elkarteko ordezkariekin, herrian Lurraldebusek eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko neurriak aztertzeko.

Diputatuak jakinarazi duenez, “auzo-elkarte honek helarazitako beharrei erantzunez, hilaren 19tik, astelehenetik aurrera, BI05 lineako (Hondarribia>Irun) 7:15eko zerbitzuak geldialdiak egingo ditu Baserritar etorbidean, Donostia kalean eta Sabin Arana kalean, Talaia ikastetxe publikoko ikasleen sarrerari zerbitzu hobea emateko”. 

Hori ez da izango egingo den aldaketa bakarra. “Egun horretatik aurrera, BI43G lineak (Hondarribia>Irun>Errenteria>Pasaia>Donostia, gaueko ordutegian) eskaeraren araberako geldialdiak egingo ditu Amute Kosta auzoan”, adierazi du diputatuak. Azaldu duenez, “pertsona batek Amute Kosta auzoan jaitsi nahi badu, gidariari jakinarazi besterik ez du egin beharko, autobusa auzoan sar dadin”.

Diputatuak gogorarazi duenez, joan den urriaren 1etik, Amute auzoak gaueko zerbitzua du; izan ere, BI45G lineak (Hondarribia>Irun) geldialdiak egiten ditu auzoan. Aurreko emakidarekin, ordea, autobus-linea bakar bat ere ez zen auzoan sartzen, eta aireportuaren parean egiten zituzten geldialdiak. “Eskaeraren araberako zerbitzua abian jarrita, bi linea izango dira zerbitzu hori eskaintzen dutenak”, adierazi du diputatuak.

Ekintza-plana
Era berean, bileran, diputatuak aurreratu du bere departamentua “ekintza-plan bat diseinatzen ari dela, eskualdeko garraio publikoaren esperientzia hobetzeko neurri berriak laster ezartzea ahalbidetuko duena”.

Azaldu duenez, aurreikusitako neurrien artean daude Donostiarekin lotzen duen zerbitzuaren maiztasunak hobetzea eta eskualdeen arteko konexioak indartzea. Departamentuak hurrengo egunetan emango du neurri horien berri.

Azahara Domínguezek eskerrak eman dizkio auzo-elkarteari herriko garraio publikoa hobetzeko erakutsitako lankidetza-gaitasunagatik. Era berean, gogorarazi du bere departamentuak Lurraldebuseko zerbitzuaren “azterketa etengabe eta sakona” egiten jarraituko duela, “herritarren benetako beharretara egokitzen jarraitzeko eta herritarrek autobusean erakusten duten konfiantzari eusteko”.
 

  

1247