Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Azkoitian jabetza publikoa duen eraikin baten okupazioa salatu du Aldundiak eta espazioa lehen bait lehen uzteko eskaera egin du

Azkoitian jabetza publikoa duen eraikin baten okupazioa salatu du Aldundiak eta espazioa lehen bait lehen uzteko eskaera egin du

Azkoitian berriki eraikin baten okupazioak sortu duen egoeraren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hau adierazi nahi du:

.

  • Dagoeneko ezaguna den moduan, Etorlur eta Azkoitia Lantzen sozietate publikoen jabegoko eraikin batez ari gara, beraz, azkoitiar eta gipuzkoar guztiona den eraikin baten okupazio ilegalaz. Halako ekintzak, legez kontrakoak izateaz aparte, onartezinak dira, guztiona behar lukeen ondasuna mugimendu politiko jakin baten erabilera eta helburuetarako erabiltzea dakarrelako.

  • Aldundiak babesa adierazten dio Azkoitiko Udalari, udalbatzako kideen aurka erabilitako intimidazio ahaleginen aurrean. Herritar eta herri ordezkari diren heinean, errespetua zor zaie. Horregatik, balio demokratikoen eta elkarbizitzaren aurka doazen jarrerak salatzen ditu foru erakundeak. Elkarbizitzak eskatzen du elkarrekiko errespetuan oinarritutako elkarlana eta inolaz ere ez gisa horretako presioak. 

  • Aldundiak eraikina berehala uztera dei egiten die okupatzaileei, are gehiago jakinda ez dituela bermatzen gutxieneko osasungarritasun eta segurtasun baldintzak. Aldi berean, Udalarekin elkarlanean, interes publikoa defendatzeko beharrezko neurriak hartuko dituela adierazten du.

  

253