Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatu Nagusia MásMóvil konpainiako kontseilari delegatu Meinrad Spenger-ekin batzartu da

Diputatu Nagusia MásMóvil konpainiako kontseilari delegatu Meinrad Spenger-ekin batzartu da

Donostian egoitza mantentzeko asmoa erakutsi du telefonia enpresak; Aldundiak, berriz, konpainiaren etorkizuneko apustuetan laguntzeko prest dagoela adierazi du

MásMóvileko arduradunekin bilera

Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, bilera izan du gaur MásMóvil enpresako kontseilari delegatuarekin eta lehendakariordearekin, Meinrad Spanger eta José Pozarekin, hurrenez hurren. Batzarrean izan dira, baita ere, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Ainhoa Aizpuru, eta Ogasuna eta Finantzetako diputatua, Jabier Larrañaga, lurraldeko eragile ekonomikoekin ohikoak dituzten bileren testuinguruan.

Pepephone eta Yoigo erosi eta, gisa horretan, Estatuko laugarren operadore bilakatu berritan, MásMóvil enpresako ordezkariek ezagutzera eman dituzte operazio horietako xehetasunak. Baita ere, Euskadiren eta Gipuzkoaren aldeko apustua berretsi dute eta Donostian duten presentzia mantentzeko asmoa azpimarratu dute.

Izan ere, Gipuzkoako hiriburuan du egoitza konpainia honek eta Euskadi osoan ezarpen zabala. Maiatzean Pepephone erosi zuen MásMóvilek, 158 milioi euroren truke, eta joan den ekainaren amaieran, berriz, akordio berri baten bitartez Yoigo erosi zuen 612 milioi ordaindu ondoren. Erosketa hauen bitartez, konpainiak dagoeneko bazituen telefonia finko eta banda zabaleko interneteko aktiboak uztartu ditu Yoigoren telefonia mugikorreko aktiboekin, enpresa proiektuaren hazkundea berretsiz eta operadore konbergente bilakatuz.

Foru Aldundiko arduradunen esanetan, MásMóvil konpainiak azken hilabeteotan izandako hazkundea “berri ezinhobea” da, kontuan izanda gainera lurraldean uztartzeari dagokionez “erreferentzia eta eredu” dela. Aurrerantzean ere egin ditzakeen apustuetan laguntzeko konpromisoa azaldu dute Aldundiko arduradunek.

  

1901