Diputatu Nagusiaren Alorra
Departamentua
Elkarlanean eta etorkizunera begira aurrera egiten duen Gipuzkoa sustatu asmoz, lankidetzazko gobernantza lurralde osora eta eremu guztietara hedatzeko ari gara lanean. Pertsona erdigunean jarrita, herritar orori ongizate osoa eskainiko dien lurralde kohesionatua eraikitzeko, desberdintasun gutxikoa, ekonomia lehiakorra duena, integratzailea eta jasangarria.
Horretarako, diputatu nagusiaren alorreko lana bost zuzendaritzatan banatzen da: Hizkuntza Berdintasuna, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa, Estrategia eta Komunikazioa.
Gipuzkoa Europa mailan erreferente izatea nahi dugu, desberdintasunen aurkako herri politiketan, dela generoaren ikuspegitik, dela hizkuntzaren ikuspegitik. Lurralde anitza eta inklusiboa, Giza Eskubideetan oinarritutako memoria eta elkarbizitza indartuko duena.
Halaber, gobernantza moduak eraldatzea dugu erronka, epe ertainera eta luzera begirako politika publikoen garapenean herritarren partaidetza indartuz eta zuzeneko komunikazioa sustatuz.
Aurrekontu partida
Diputatu Nagusiaren Alorra, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
28.719.377 €
Exekutatua
% 3,85

Eider Mendoza Larrañaga
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Azpeitian (1974) jaiotako hondarribiarra. Hiru eleduna (euskara, gaztelera eta frantsesa) nahiz eta ingeleraz ere moldatzen naizen. Enpresa Zientziak ikasi nituen, Nazioarteko Merkataritzan espezializatuz, Bordeleko École de Commerce Européenne unibertsitatean. Lan ibilbidea enpresa pribatuan hasi nuen, baina laster (26 urterekin) politikara jo nuen, erakunde eremuan. Parlamentuan dut esperientzia luzea. Lehenengo Eusko Legebiltzarrean, taldeko koordinatzaile eta gizarteko politikako bozeramaile gisa arituz, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan gero, talde politikoa koordinatuz eta erakundeko presidentzia nire gain hartuz. Aurreko legealdian Gobernantza diputatua eta bozeramailea izan ondoren, gaur egun Gipuzkoako Diputatu Nagusia izateko ohorea dut.

Zuzendaritzak
Iosu Arraiz
Estrategia zuzendaria
Arlo hau Aldundiaren Kudeaketa Plan Estrategikoa definitzera dago bideratuta, baita bere jarraipena antolatu eta bermatzera ere.
Zuzendaritzaren webguneak
Elene Arrazola
Komunikazio zuzendaria
Gure helburua da Aldundiaren eta gizartearen arteko komunikazioa etengabekoa eta eraginkorra izatea.
Ion Gambra
Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendaria
Zuzendaritza honen xedea elkarbizitza eta Giza Eskubideak sustatzea da.
Zuzendaritzaren webguneak
Miren Garbiñe Mendizabal
Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria
Gure konpromisoa da euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko politikak aurrera eramatea, gizartean zein Aldundiko administrazioan.
Zuzendaritzaren webguneak
Nerea Isasi
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendaria
Organo honen eginkizuna da bai gipuzkoar gizartean eta baita foru administrazioan ere gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea

2026/03/09
Espazioaren birgaitze lanek ahalbidetu dute banakako logeletan 15 plaza egokitzea eta erabiltzaileen beharretara egokitutako ingurune bat sortzea. Jarduketak 3,39 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta Aldundia bultzatzen ari den zaintza-ereduaren eraldaketaren baitan kokatzen da.

2026/03/06
Gipuzkoako Foru Aldundiak Txara I zentroa guztiz eraberrituko du zainketen eredu berrira egokitzeko
Eraberritze honekin zentroa egokituko da pertsona erdigunean jartzen duen zainketa eredura; bizikidetza unitate txikiagoak izango ditu, banakako gela gehiago eta espazio goxoagoak, komunitatera zabalduak. Eraberritze guztia egiteko bi urte beharko dira eta Aldundiaren apustua sendotzen du 22 milioi euroko inbertsioa jasota.

2026/03/05
Gipuzkoako diputatu nagusia makina-erremintaren alorreko enpresa eta eragileekin elkartu da gaur Barakaldoko BECen, aste honetan egiten ari den Biurtekoan
