Diputatuen kontseiluak 2026ko apirilaren 14ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko apirilaren 14ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/04/14

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Zumaia eta Zestoa arteko Narrondo-Iraeta bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obren Proiektu aldatua (5. ibilbidea) (Narrondo-Arroa Goikoa).
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Zumaia eta Zestoa arteko Narrondo-Iraeta bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko obren Proiektu aldatua (5. ibilbidea) (Narrondo-Arroa Goikoa).
- Donostiako Koldo Mitxelena eraikineko eraberritu gabeko eremuetako argiztapen-obren proiektua eta dagokion kontratazio espedientea onestea.
- Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Alto Oriako aforo-estazioaren Proiektua onestea.
- Dirulaguntza hauek emateko oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitateak sortzea eta haiek egindako inbertsioak abian jartzea sustatzekoak.
- Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Merkataritza Ganberari, lurraldeko enpresetan jasangarritasuna enpresa-lehiakortasunaren elementu gisa txertatzea bultzatzeko.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Hitzarmen hau onestea: Imsersok, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sinatu beharreko administrazioarteko hitzarmena, Adinekoekin Hiri eta Komunitate Lagunkoien III. Mundu Biltzarra antolatu eta egiteko.
- IZFE SAk bete beharreko mandatu hau onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko garapen-proiektuak".
- IZFE SAk bete beharreko mandatu hau onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko mantentze-proiektuak".
- IZFE SAk bete beharreko mandatu hau onestea: "Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Datuen Gune Federatua definitzeko eta garatzeko".
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Gaintza udalerrian eratu beharreko batzorde kudeatzaileko kideak izendatzea.
- Kontratazio espediente hau onestea: Inprimaketa-ekipoak Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez alokatzeko eta mantentzeko esparru-akordioa burutzekoa.
- Aurkeztea Foru Administrazioaren gardentasuneko betebeharren 2025. urteko betetze mailari buruzko txostena.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: "ENPRESAK HOBETZEN" programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoan MICE turismo-jarduera sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2026ko deialdia onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 1/2026 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 14koa, Ekialde Ertaineko krisiari aurre egitea helburu duten zerga arloko zenbait neurri hartzen dituena.
- 2/2026 Foru Dekretu Araua, apirilaren 14koa, Ekialde Ertaineko krisiaren eragina arintzeko neurriei buruzkoa.
- 2026ko aurrekontuan kreditu gerakina txertatzea onestea.
- Ordainketa kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
- Kreditu gehigarria eta konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Adostasuna ematea "Katea Legaia SLL" sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta baimena ematea kapital gehikuntza horretan parte hartzeko.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Tolosako Udalarekin sinatu beharreko hitzarmen hau: oinezkoentzako ibilbidearen proiektua, N-I-434 lotunean, Amarotzen (Tolosa) gauzatzeko.
- Zerbitzu kontratu hau aldatzea: Bazkardon (Andoain) A-15etik N-Iera zuzenean lotzeko begiztaren proiektua idaztea.
- Onestea Villabonako Udalarekin sinatu beharreko hitzarmen hau: GI-3751 errepidea zabaltzeko eta Amasatik Villabonara oinezko konexioa egiteko proiektuko obrak egiteko.
933