Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko apirilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko apirilaren 28ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2026/04/28
Diputatuen kontseiluko partaideak

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baimentzea Elgoibarko "6.E-El Pilar" eremuan gizarte-zerbitzuetako ekipamendu bat eraikitzeko obra-emakidaren gaineko hipoteka eta erabilgarritasunari, eskariari eta kontratuaren suntsitzeari lotutako kreditu-eskubideen gaineko bahi-eskumena eratzea.
  • Onestea kontratu hauen epearen luzapena: Donostiako Txara I egoitza-zentroa eraberritzeko Proiektuko obrak egiteko kontratua eta dagokion obren zuzendaritza kontratua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralaren bidez gas naturalaren hornidura kontratatzeko esparru-akordioa burutzekoa.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • "Enpresak Hobetzen" programaren dirulaguntzen 2026ko deialdiko eskaerak aurkezteko epea aldatzea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea ETXETEK Laguntza Teknikoen Foru Zerbitzuaren materiala biltegiratzeko lokal industrial, nabe edo pabiloi bat errentan hartzeko kontratazio espedientea.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa den Madrilgo Rodríguez Jaén kaleko 29. zenbakian dagoen hiri-finka besterengarritzat jotzea eta besterentzea onestea, enkante publiko bidez.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko ekitaldiaren urteko kontuak.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau aldatzeko espedienteari hasiera emateko baimena ematea: GI-2132 errepidea egokitzeko Proiektua, Errekalde (Donostia) eta Galarreta (Hernani) artean bizikleta eta oinezkoen bidea (02 021F azpizatia) sartzeko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea "XXV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak" lehiaketaren oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia egitea.

  

869