Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen Kontseiluak 2026ko uztailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluak 2026ko uztailaren 14ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/07/14
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ordezkariaren izendapena Sociedad Promotora Bilbao Plaza Financiera SAko Administrazio Kontseiluan.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Onestea Ezkio-Itsasoko Udalarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Oinarrizko Sareko 06 003F tartean dagoen Uribar baserria eta Igartza-erreka arteko bizikleta eta oinezkoentzako bidea behin betiko egokitu eta katalogatzeko.
  • Honako Proiektu hau onestea: Ezkio-Itsasoko bizikleta bidea egokitzekoa, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko 06 003F tartean (Uribar baserria-Zelaia erreka).

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gurutze Gorria elkarteari dirulaguntza bat zuzenean ematea: "Hondartzak denontzat" proiektua sustatzeko 2026an.
  • 2026ko urtarriletik maiatzera bitartean baimendu, xedatu eta agindutako gastuak baliozkotzea, adingabeei hainbat zerbitzu eta programa emateko indarrean dauden itun eta hitzarmenetatik 2026ko ekitaldian eratortzen diren betebehar ekonomikoei estaldura emateko kredituak baimentzea eta xedatzea, eta Larratxo Fundazioarekiko programa-kontratua aldatzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2026ko ekainaren 16ko erabaki honetan antzemandako akatsak zuzentzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko funtzionarioen eta lan kontratudunen lanpostu zerrendak aldatzekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen sorrera Jasangarritasun Departamentuan.
  • Konpromiso kredituaren sorrera eta konpromiso kredituen transferentzia Gobernantza Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
  • Kreditu gehigarriak onestea.
  • Gipuzkoako Toki Entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza jasangarritasunaren arloan finantza tutoretzaren eskumena garatzeko Jarraibidearen 3. eta 11. arauak aldatzea.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Guadalupen (Hondarribia), GI-3440 errepidean trafikoa baretzeko Proiektuko obrak.
  • Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: GI-2631 eta GI-3630 errepideen arteko bidegurutzean bide segurtasuna hobetzeko Proiektu eguneratuko obrak.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Onestea Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzuak kudeatzen dituen beken oinarri orokorrak, bi beka berri emateko oinarri espezifikoak eta bi beka horien 2026ko deialdia.

 

 

  

989