Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko ekainaren 9ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko ekainaren 9ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/06/09
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Beizamako edateko uren araztegi berritik Nuarbe urez hornitzeko Proiektuko obrak.
  • Dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteari, Gipuzkoako ostalaritzaren sektorean elikagaiak alferrik galtzearen prebentzioa hobetzeko neurriak bultzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Txara II eraikineko lehen solairua partzialki eraberritzeko eta bulego-erabilerara egokitzeko Proiektua gauzatzeko obren kontratu administratiboa aldatzea.
  • UTE AMPLIACIÓN ATSOBAKAR enpresak egindako obren harreraren berri ematea eta azken ziurtagiria onestea, Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza zentroa handitzeko exekuzio-Proiektuari dagozkionak.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren 2026ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Onestea Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin, Nafarroako Foru Ogasunarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena, erregai jakin batzuei lotutako BEZaren sarrera-bermeen araubidea kudeatzeko sistema erabiltzeko eta horren ondoriozko informazio-trukeak arautzeko.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Aretxabaletan, Goroetara doan GI-3131 errepideko 1,810 eta 2,030 KPren artean, galtzadarekiko paraleloan oinezkoen ibilbidea.

  

844