Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 15eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/09/15
Diputatuen kontseiluko partaideak

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea eta espediente berri bat onestea: Zumaiako San Juan egoitza zentroa handitzeko eta berritzeko Proiektuko obrak.
  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea eta espediente berri bat onestea: Uba eta Igeldo zentroetan gizarte-babesik gabeko adingabeentzako egoitza-harrerako zerbitzua.
  • Onestea eguneko zentroetan plazen ituntzea handitzea erakunde hauekin: Goyeneche San Sebastián Fundazioa eta Gautena (Gipuzkoako Autismo Elkartea).

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • 14/2026 Foru Dekretua,irailaren 15ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoaren datuen gobernantzako politika orokorra ezartzen duena eta datuen gobernantzarako behar den antolaketa-egitura sortzen duena.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Batzar Nagusien eta IZFE SAren eraikinen zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregirako eta eraikinetarako logistika zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa.
  • Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikarien bederatzi plaza merezimendu-lehiaketa bidez egonkortzeko hautaketa-prozesuko zenbait administrazio-egintzaren ofiziozko berrikuspen eskaera ebaztea.
  • 2026ko maiatzaren 12ko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ebaztea: Gipuzkoako Foru Aldundiko telekomunikazioko ingeniari plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesua hutsik utzi zuen erabakiaren aurkakoa.
  • Bi administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Bederatzi administrari karrerako funtzionario izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • BAIC Elkarteko kide izateko baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2027. urterako aurrekontuen proiektua prestatzeko jarraibide ekonomikoak eta teknikoak onestea.
  • 2027-2030 urte anitzeko aurrekontu-eszenatokiaren berri ematea.
  • 2027ko ekitaldirako gastu-muga ezartzea eta onestea.
  • Konpromiso kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituaren sorrera eta konpromiso kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
  • Adostasuna ematea Ekarpen Private Equity SA sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorrak onartutako kapital soziala handitzeko erabakiari.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea: Ibarran, GI-2130 errepideko 2,400 KPan, Euskal Herria kaleko 81. zenbakian espaloia eraikitzekoa.

  

1601