Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 22ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/09/22

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako itsasbazterreko hondartzak garbitzeko zerbitzuak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Imsersorekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, haren informazio-sistemaren eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren informazio-sistemaren arteko elkarreragingarritasuna ahalbidetzeko prozedura ezarri eta arautzeko.
- Urterokoen doikuntza onestea obra kontratu honetan: Donostiako Txara I egoitza-zentroa eraberritzeko Proiektuko obrak.
- Kontratazio espediente honetan atzera egitea eta espediente berri bat onestea: autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten helduentzako eguneko zentroko zerbitzua, Pasaiako Eskalantegi kalean.
- Onestea egoitza-zentroan plazen ituntzea handitzea erakunde honekin: Casa Hospital San Juan de Dios, Donostiako Errondo Gure Etxea zentroan.
- Udal eta mankomunitateekin formalizatutako Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko hitzarmenen luzapena onestea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- 2026ko uztailaren 7ko erabakiaren III. eta VI. eranskinetan antzemandako akatsak zuzentzea: 2023ko, 2024ko, 2025eko eta 2026ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak oposizio-lehiaketa bidez eskuratzeko hautaketa-prozesuen deialdiak onetsi zituen erabakiaren eranskinetakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Gabonetako turismoa dinamizatzekoak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- 2/2026 Foru Dekretu Arauemailea, irailaren 22koa, Ekialde Ertaineko Krisiari Erantzuteko Plan Integralaren esparruan zenbait zerga-neurri hartzen dituena.
- Konpromiso kredituen sorrera Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Andia ekitaldi aretoa, Donostiako Andia kalean dagoena, birgaitzeko proiektuak eta beste azterlan tekniko osagarri batzuk idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak.
- Gipuzkoako Urak SArekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, proiektu honetako obrak egiteko eta finantzatzeko: GI-2131 errepidean Ikaztegietako zeharbidean trafikoa baretzekoa.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Hitzarmen hau onestea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharrekoa, "Gipuzkoako Lurralde Historikoko ustiategien titularrei aholkularitza" proiektua batera finantzatzeko.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Mendizale Federazioari dirulaguntza bat zuzenean ematea.
- Oarsoaldea, SAri dirulaguntza bat zuzenean ematea.
- Izendapen honen oinarri arautzaileak eta 2027ko deialdia onestea: Gipuzkoako etorkizuneko kirolariena.
1309