Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 29ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/09/29

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta espezializatuko zentroaren zerbitzua eta gizarte-larrialdiak koordinatzeko foru-zerbitzua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Donostiako Zinemaldiari dirulaguntza bat zuzenean ematea 2026ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa finantzatzeko.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Salerosketa bidez erostea Zaburdi Onura Publikoko Mendian dagoen Cigarrola-Gainekoa izeneko landa-lursaila.
- Ogasun eta Finantza Departamentutik desatxikitzea, zerbitzu publikotik desafektatzea, besterengarritzat jotzea eta doan besterentzea "Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa"-ren alde turismo motako bi ibilgailu.
- Hasierako onespena ematea Urola Kostako Lurralde Plan Partzialaren Berrikuspenari.
- Hasierako onespena ematea Goierriko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren Berrikuspenari.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Foru Arau Proiektua, zerga aldaketa jakin batzuk onesten dituena.
- Ordainketa kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Jasangarritasun Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Gobernantza Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Zerga-zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- IZFE SAri egindako mandatua aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko LiburuaBAI".
- IZFE SAri egindako mandatua aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Tramitatzailea III".
- IZFE SAri egindako mandatua aldatzea: "Ogasun eta Finantza Departamentuko Zerga III".
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu berrikusi eta eguneratu hau onestea: Andoainen, Sorabillako N-I-445-2 bide-adarrean biribilgunea egitekoa.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Andoainen, Sorabillako N-I-445-2 bide-adarrean biribilgunea egiteko Proiektu berrikusi eta eguneratuko obrak.
- Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: N-638 errepidearekiko paraleloa den bizikleta eta oinezkoentzako bidea, Amute (1,4 KP) eta Hondarribiko Kosta biribilgunearen (2,3 KP) artean, 01 014F tartean.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: N-638 errepidearekiko paraleloa den bizikleta eta oinezkoentzako bideko obrak, Amute (1,4 KP) eta Hondarribiko Kosta biribilgunearen (2,3 KP) artean, 01 014F tartean.
- Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: Adunako ibarreko bidearen azken zatia hobetzekoa, GI-3610 errepideari jarraipena emateko.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Adunako ibarreko bidearen azken zatia hobetzeko Proiektuko obrak, GI-3610 errepideari jarraipena emateko.
- Proiektu hau onestea: GI-2131 errepidean Ikaztegietako zeharbidean trafikoa baretzekoa.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: GI-2131 errepidean Ikaztegietako zeharbidean trafikoa baretzeko Proiektuko obrak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko UD eremuko (Urola-Debaldea) lehentasunezko eta oinarrizko sareko errepideak eta bizikleta bideak artatzeko eta ustiatzeko hainbat jarduketa egiteko zerbitzuen administrazio-kontratua interpretatzeko intzidentea.
KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Getariako Udalari dirulaguntza bat zuzenean ematea "Igeriketa Getariako ur irekietan" proiektua garatzeko.
986