Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 8ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko irailaren 8ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/09/08
Diputatuen kontseiluko partaideak

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Txara II eraikineko lehen solairua partzialki eraberritzeko Proiektuko obren harreraren berri ematea eta azken ziurtagiria onestea.
  • Aspace Gipuzkoa elkartearekin sinatu beharreko hitzarmen berritzaile eta esperimentala onestea: haur eta gazteentzako modalitate osagarri bereziko eguneko zentro edo zerbitzu berria emateko.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Zainlab programaren barruan prestakuntzarako ematen direnenak.
  • Asociación Intercultural Kolore Guztiak elkarteari dirulaguntza bat zuzenean ematea: 2026an "Lapatza Etxea" proiektua sustatzeko.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ondorengo aukerako berraztertze-errekurtsoa ebaztea: OP2024/06 hautaketa-prozesuko ingurumeneko goi-mailako teknikarien plaza kopurua hiru plazatan handitzea onesteko 2026ko martxoaren 17ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Ondorengo aukerako berraztertze-errekurtsoak metatzea eta ebaztea: 2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onesteko 2026ko ekainaren 16ko erabakiaren aurka jarritakoak.
  • OP2025/02 eta OP2025/03 hautaketa-prozesuetako oinarri espezifikoen aurka aurkeztutako aurkaratzeak espediente bakar batean metatzea eta ondorengo aukerako berraztertze-errekurtsoa ebaztea: 2023., 2024. eta 2025. urteetako enplegu publikoaren eskaintzei dagozkien hautaketa-prozesuen oinarri arautzaileak eta deialdiak onesteko 2025eko abenduaren 9ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Ingurumeneko goi-mailako bost teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Kanpainetan laguntzeko erdi-mailako bi teknikari (9 hilabete) lan-kontratudun langile finko izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau eta dagokion obren kontratazio espedientea onestea: Donostiako ZU.08 Eskuzaitzeta hirigintza-eremuko MUBIL poloaren bulegoen eraikina gauzatzeko Proiektua.
  • Dirulaguntza hauen oinarriak eta 2026ko deialdia onestea: enpresen lehiakortasuna eta garapena bultzatzen duten erakundeei laguntzeko "Enpresak Saretzen" programakoak.
  • Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako industria-enpresen hurbileko hornidura-kateak sendotzeko "Enpresak Errotzen" programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Errepide bidezko garraio-linea esperimental berri hau ezartzeko baimena ematea: BU15 Donostia > Hernani (Galarreta) > Eskuzaitzeta.
  • Sari honen oinarri arautzaileak onestea: "Gipuzkoako Zaindari" turismo sariak.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2025eko kontu orokorra onesten duen Foru Arauaren proiektuaren dokumentazioa zuzentzea.
  • Ondasun higiezin hiritarren lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa: Aduna, Aizarnazabal, Aretxabaleta, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Getaria, Hondarribia, Lezo, Oiartzun, Orio eta Pasaia.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko egoitza nagusiaren eta bulegoen mantentze zerbitzuak. Aldez aurreko tramitazioa.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen sorrera onestea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia onestea Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia onestea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentzia onestea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen sorrera onestea Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
  • Konpromiso kredituen transferentziak onestea Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia onestea Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • Zerga-zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
  • Adostasuna ematea "Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa - Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea SA" sozietatearen kapitala handitzeko proposamenari eta dagokion estatutu sozialen aldaketari.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Tolosako Santa Lutzia auzoan, N-I errepideko 436 KPan pantaila akustikoak jartzekoa.
  • Obra hauek kontratatzeko espedientea onestea: Tolosako Santa Lutzia auzoan, N-I errepideko 436 KPan pantaila akustikoak jartzeko Proiektuko obrak.
  • Proiektu hau onestea: Zizurkilgo Olentzon, GI-2631 errepideko 2+900 KPan biribilgunea egitekoa.
  • Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Zizurkilgo Olentzon, GI-2631 errepideko 2+900 KPan biribilgunea egiteko Proiektuko obrak.
  • Proiektu hau onestea: Berastegin, GI-2130 errepideko 11,025 eta 11,235 KPen artean, Eguzkitzatik Modestonearainoko oinezkoen irisgarritasuna hobetzekoa.
  • Aian, GI-2631 errepideko 19,250 KPan lerradura egonkortzeko eta trazadura berritzeko Proiektuko obrak kontratatzeko prozedura hutsik uztea.
  • Aian, GI-2631 errepideko 19,250 KPan lerradura egonkortzeko eta trazadura berritzeko Proiektuko obren zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko zerbitzuen kontratua ez adjudikatzea.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Murriztea Etorlur Gipuzkoako Lurra SA entitatearen alde 2026ko funtzionamendu gastuak finantzatzeko onetsitako ekarpena.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Donostiako Musika Hamabostaldia SAri dirulaguntza bat zuzenean ematea: urteko programaren kudeaketak eragindako gastuei aurre egiteko.
  • Beka honen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: "Raúl Guerra Garrido" beka, artistek jatorrizko lanak sortzekoa.
  • Beka honen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: "Menchu Gal" beka, artistek jatorrizko lanak sortzekoa.
  • Sari honen oinarri arautzaileak onestea: "Agustín Ugarte" sariarenak.

  

1373