Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 10eko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 10eko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2026/03/10
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • 1/2026 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, bizikleta eta oinezkoen bide-zati egin berri bat Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan sartzekoa. Bergara-Antzuola, 04 020F zatia.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak.
  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: Zumaia eta Zestoa artean Narrondo-Iraeta oinezkoentzako bizikleta-bidea eraikitzeko proiektua (5. ibilbidea).

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Onartzea Pasaiako Portuaren Plan Bereziako E.3.3 lurzatiaren doako lagapena, zahartzearen eta mendekotasunaren arretaren alorreko erreferentziazko zentrorako (Adinberri) eta lur azpiko aparkalekurako.
  • Besterengarritzat jotzea eta enkante irekiaren bidez besterentzea Pasaiako Nafarroa etorbideko 16. zenbakian dagoen lokala.
  • Onartzea Errenteriako Santisima Trinidad Monasterioaren komentuko zenbait espazioen doako lagapena gizarte-zerbitzuei lotutako laguntza-zerbitzua emateko.
  • Behin betiko onestea Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 1/2026 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 10ekoa, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretza eskumena garatzen duen otsailaren 8ko 1/2013 Foru Araua aldatzen duena.
  • Gipuzkoako toki entitateek jarraitu beharreko erregelak 2026rako aurrekontuak prestatu, onartu eta gauzatzeko onartzen dituen jarraibidea.
  • Sari honen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: "Fiskalitatean ideia berritzaileak" saria Gipuzkoako herritarrei eta enpresa sortu berriei irekita.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia egitea Jasangarritasun Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: GI-2634 errepideko bihurguneak zabaltzeko eta hobetzeko obra Proiektua, 2,3 (Tolosa) eta 5,7 (Albiztur) KPen eta GI-3740 errepideko 10,7 KParen (Goiatz) artean.
  • Proiektu hau aldatzeko espedientea hasteko baimena ematea: GI-631 errepidea hobetzeko proiektua 22,950 eta 24,400 KPen arteko aurreratze-tartea (Azkoitia-Urretxu). Aurrekontu eguneratua.
  • Proiektu hau onestea: Azkaraten GI-3321 errepidearen 2,100 eta 3,200 KPen arteko bi zati egonkortzeko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Azkaraten GI-3321 errepidearen 2,100 eta 3,200 KPen arteko bi zati egonkortzeko proiektuko obrak.
  • Proiektu hau onestea: Ordiziako N-I-420 lotunean biribilgunea egiteko.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Ordiziako N-I-420 lotunean biribilgunea egiteko proiektuko obrak.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea Gipuzkoako landa-udalerrietan etxebizitzak sustatzeko ETORLUR Gipuzkoako Lurra SA entitatearekin sinatutako hitzarmenan orokorra.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: garapenerako lankidetzarakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaile espezifikoak eta 2026ko deialdia onestea: proiektu artistikoak nazioartean erakusteko (Mundura).
  • Baimena ematea Kirolgi Fundazioari Gipuzkoako kirolariei dirulaguntzak emateko eta onestea laguntza horiei dagozkien oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak.

  

1687