Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 31ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 31ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2026/03/31
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Pasaiako Udalarekin, Uraren Euskal Agentziarekin eta Añarbeko Uren Mankomunitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena suntsiaraztea, Donibaneko (Pasaia) saneamendu Proiektuaren 1. fasea: Bonantza Pasealekua-Santiago Plaza Proiektuko obrak gauzatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Etxean programako laguntza produktu errekuperagarrien hornidura.
  • Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza zentroa handitzeko exekuzio proiektuaren 2. Proiektu aldatua.
  • Proiektu hau onestea: Lasarte-Oriako Atsobakar egoitza zentroa handitzeko exekuzio proiektuaren 2. Proiektu aldatua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente hau onestea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako hiru autoponpa inude astun ibilgailuren hornidura.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Foru Kontratazioen Zentralaren bidez material elektrikoaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa burutzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea Gipuzkoako Foru Aldundia TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD), ENBOR SAREAn integratzeko.
  • IZFE SAri baimena ematea zazpi pertsona kontratatzeko, mugagabeko kontratuen bidez.
  • IZFE SAri baimena ematea hautaketa-prozesua burutzeko langileen kontratazioa egite aldera.
  • Lan-eskaintza publikoan sartutako administrazio kudeaketako erdi mailako teknikarien plaza kopuruaren gehikuntza onestea.
  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
  • Ez onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda aldatzea onetsi zuen 2025eko urriaren 28ko erabakiaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.
  • Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko zuzendari nagusia Barne Informazio Sistemaren arduradun gisa izendatzea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Enpresen talentu estrategiak garatzeko eta berritzeko TALENTUA ERNATU programaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onetsi zituen 2026ko martxoaren 3ko erabakiaren II. eranskina zuzentzea.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Baimena ematea CIDETEC fundazioari Eskuzaitzetako eremuko E1-C lurzatiko azalera-eskubidea hipotekatzeko.
  • Oinarri arautzaileak aldatzea eta 2026ko deialdia onestea: turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko, zerbitzuak digitalizatzeko, eta/edo ekintzailetzarako dirulaguntzak.
  • Onestea Zumaian kokatutako lurzati baten doako erabilera-lagapena, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea-ren alde.
  • Errenteriako Santísima Trinidad Monasterioko komentuari dagozkion espazio jakin batzuk doako erabilera-lagapeneko kontratuaren proposamen berria onestea, Donostiako Gotzaindegiarekin sinatzekoa.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • 2026. urterako Zergen Egiaztapenerako Planaren irizpide orokorren berri ematea.
  • Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: N-634 errepidea Errotaberri poligonoarekin Astin barrena lotzeko proiektu berrikusia, Zarauzko saihesbidearen zatia. 1. proiektu aldatua.
  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: N-634 errepidea Errotaberri poligonoarekin Astin barrena lotzeko proiektu berrikusia, Zarauzko saihesbidearen zatia. 1. proiektu aldatua.

  

570