Diputatuen kontseiluak 2026ko otsailaren 3ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko otsailaren 3ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/03

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: "Uba" eta "Igeldo" zentroetan, gizarte-babesik gabeko adingabeentzako egoitza-harrerako zerbitzua.
- Kontratazio espediente hau onestea: Egogain zentroko pertsonen arretarako, harrerarako eta zerbitzu osagarrietarako zerbitzua.
- Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutakoak.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako 184/2025, 387/2025 eta 388/2025 administrazioarekiko auzi errekurtsoetan.
- Baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiak amore eman dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako 420/2024 administrazioarekiko auzi errekurtsoan.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Joxe Mari Kortaren bidetik Fundazioarekin sinatu beharreko hitzarmena eta beka hauen oinarri arautzaile eta 2026 urteko deialdia onestea: Joxe Mari Korta bekak.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia egitea eta konpromiso kredituak sortzea Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
1143