Diputatuen kontseiluak 2026ko urriaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluak 2026ko urriaren 20ko bileran onartutako gaiak
Diputatuen kontseiluko erabakiak
2026/10/20

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin sinatu beharreko hitzarmena onestea, azpiegitura hidraulikoko hainbat obra egiteko eta finantzatzeko.
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako itsasertzeko hondartzak garbitzeko zerbitzua gainbegiratu, kontrolatu eta ebaluatzeko laguntza teknikoko zerbitzuak.
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko Egoitza Unitate Soziosanitarioko (EUSS) zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Hamazazpi administrazio kudeaketako erdi mailako teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- IZFE SAk bete beharreko II. kapituluko "orokorra" atalari dagokion mandatua onestea. Bertan, honako zerbitzu komun hauek eskainiko dira departamentu guztientzat: azpiegitura informatikoko, teknologikoko eta telekomunikazioetako zerbitzuak; laguntza teknikoko eta mantentze-lanetako zerbitzuak, eta ustiapen zerbitzuak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Latxartegi 2 zenbakian dagoen higiezinaren zati baten erabileraren doako lagapena, Legazpiko Udalaren alde.
- Proiektu honi dagozkion 106 eta 106-1 lurzatien zati bana eta 319 eta 320 lur zati osoak itzultzea: Vitoria/Gazteiz-Eibar autobidearen Arlaban-Eskoriatza tartea eraikitzeko proiektua.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Onestea Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoaren («3HE»ren) Plan Ekonomiko Finantzarioa eta onestea Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia - Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren Plan Ekonomiko Finantzario Orokorrak izan duen eguneratzea.
- Ordainketa kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Gobernantzako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen sorrera Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Lurralde Oreka Berdeko Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- N-I eta A-15 errepideetan jarduketak proiektatzeko, finantzatzeko eta gauzatzeko Garapenerako 3. Hitzarmen Espezifikoa onestea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia - Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren arteko harremana arautzen duten eskubide eta betebeharren oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan lehorteak eragindako nekazaritza sektoreari ezohiko laguntzak.
- Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioari dirulaguntza bat zuzenean ematea Gipuzkoako Parke Naturalen Sarea kudeatzeko gastuak finantzatzeko.
1625