Diputatuen Kontseiluak 2026ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluak 2026ko uztailaren 21eko bileran onartutako gaiak
Diputatuen Kontseiluaren erabakiak
2026/07/21

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Asociación Estudiantil Junior Empresa ENEA elkarteari dirulaguntza bat zuzenean ematea: oinetako erabilien berrerabilera sustatzeko.
- Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunari (EHKB) dirulaguntza bat zuzenean ematea: kontsumo jasangarriaren arloan.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Ezkio-Itsason dagoen bizikleta bidea egokitzeko obrak, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko 06 003F tartean (Uribar baserria-Zelaia erreka).
ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Lurralde Historikoko adinekoentzako zentro jakin batzuei laguntzeko laguntza teknikoko zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zainketa- eta laguntza-eredu berria ezartzeko.
- Egogain zentroan pertsonen arretarako, harrerarako eta zerbitzu osagarrietarako zerbitzuaren kontratu administratiboa aldatzea.
- «Gipuzkoako Gizarte Arloko Zainketak, Politikak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Agentzia» Partzuergoa eratzea.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralari atxikitako entitateentzako itzulpen, postedizio eta interpretazio zerbitzuak kontratatzeko esparru akordioa.
EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: TXEKINBERRI programakoak.
- Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea eta oinarri espezifikoak aldatzea: ENPRESAK BABESTEN programakoak.
MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zuen 2026ko martxoaren 10eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea.
- Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko hirigintza araudi orokorraren eta partikularraren euskarazko bertsioan antzemandako akatsak zuzentzea.
- Beasaingo Udalak Urbialde plazako 6. zenbakian dagoen beheko solairuko lokal baten erabilera pribatiborako emandako administrazio-emakida onartzea, mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentro gisa erabiltzeko.
- Bergarako Osintxu auzoko 122. zenbakian dagoen etxebizitza eta Garbe parajean dagoen landa-lurra besterengarritzat jotzea eta enkante publiko bidez besterentzea onestea.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ordainketa kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen sorrera Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentziak eta konpromiso kredituen transferentzia Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Proiektu hau onestea: Seguran, GI-2637 errepideko 2,324 eta 2,475 KPen artean dagoen lerradura egonkortzekoa.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Seguran, GI-2637 errepideko 2,324 eta 2,475 KPen artean dagoen lerradura egonkortzeko Proiektuko obrak.
- Proiektu hau onestea: Arrasaten, GI-627 errepideko 35+325 eta 35+625 KPen artean pantaila akustikoak jartzekoa.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Arrasaten, GI-627 errepideko 35+325 eta 35+625 KPen artean pantaila akustikoak jartzeko Proiektuko obrak.
- Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Aian, GI-2631 errepideko 19,250 KPan izandako lerradura egonkortzeko eta trazadura berritzeko Proiektuko obrak.
- Kontratazio espediente hau onestea: Aian, GI-2631 errepideko 19,250 KPan izandako lerradura egonkortzeko eta trazadura berritzeko Proiektuko obren zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko zerbitzuak.
972