Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko uztailaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko uztailaren 28ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/07/28
Diputatuen Kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Ordezkarien izendapena Enpleguaren Euskal Foroan.

DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA

  • 12/2026 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendari nagusiaren kargu-uztea xedatzekoa.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta Proiektu hau onestea: Gabiria industrialdearen eta Jaizubiaren arteko bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzekoa, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko 1. ibilbideko 01 003F tartearen zati batean.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gabiria industrialdearen eta Jaizubiaren arteko bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko Proiektuko obrak, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialeko 1. ibilbideko 01 003F tartearen zati batean.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako ehunak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko zentrorako (CPR) ekipoen hornidura.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Kontratazio espediente honetan atzera egitea eta espediente berri bat onestea: autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten helduentzako eguneko zentroko zerbitzua, Pasaiako Eskalantegi kalean.
  • Kontratazio espediente hau onestea: mendekotasuna duten adineko pertsonentzako Astigarraga, Beasain, Errenteria, Getaria, Lezo, Orio, Urnieta, Zarautz, Zumaia eta Legazpiko eguneko zentroen zerbitzua.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Administrazio-kudeaketako erdi-mailako teknikarien hautaketa-prozesuko (OP2020/07) plaza kopurua handitzea onartu zuen 2026ko martxoaren 31ko erabakiaren aurka jarritako aukerako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzurako bi autoeskailera birakari automatikoko ibilgailuren hornidura.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: GANTT programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Usurbilgo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betiko onestea.
  • Amezketako Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa behin betiko onestea, HJE 2 "Aralarko Papelera" eremuari dagokiona.
  • Donostiako Pio XII plazako 2., 3. eta 4. zenbakietan dagoen Bat zenbakiko lokala eskuratzea, Ogasun eta Finantza Departamentuaren Herritarren Arretarako Bulego berria bertan kokatzeko.
  • Zumaiako Udalak "Branka" ondasun higiezinaren erabilera lagatzea onestea, eguneko zentro gisa erabiltzeko.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Arau Proiektua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2025eko Kontu Orokorra onesten duena.
  • Berri ematea: Foru Aldundiko departamentuek eta foru sektore publikoko entitateek aurkeztutako aurrekontu proposamenak 2027ko ekitaldiko emaitzetara bideratutako aurrekontua prestatzeko.
  • Kreditu gehigarriak onestea.
  • Ordainketa kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
  • 2026ko finantza-kontrol iraunkorreko urteko Planean sartzeko jarduketen zerrenda.
  • Foru sektore publikoaren 2026ko auditoretzen urteko Plana.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Proiektu hau onestea: Irunen, N-121-A errepideko 71,235 eta 74,030 KPen arteko bide-zorua birgaitzekoa.
  • Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Irunen, N-121-A errepideko 71,235 eta 74,030 KPen arteko bide-zorua birgaitzeko Proiektuko obrak.
  • Proiektu hau onestea: Hondarribiko Amute auzorako sarbidean, N-638 errepideko 1,400 KPan biribilgunea egitekoa.
  • Kontratazio espediente hau onestea: Gipuzkoako Foru Aldundiaren ahalmen handiko sareko errepideetan seinale horizontalak margotzeko zerbitzuak.
  • Onestea obra hauek kontratatzeko espedientea: Hondarribiko Amute auzorako sarbidean, N-638 errepideko 1,400 KPan biribilgunea egiteko Proiektuko obrak.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • 13/2026 Foru Dekretua, uztailaren 28koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sai arreek (Gyps fulvus) azienda biziari eragindako kalteengatiko kalte-ordainak arautzen dituena.

  

921