Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko uztailaren 7ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko uztailaren 7ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen Kontseiluaren erabakiak

2026/07/07
Diputatuen kontseiluko partaideak

DIPUTATU NAGUSIA

  • Euskadiko Erlijioen Kontseiluan Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak izendatzea.

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • 11/2026 Foru Dekretua, uztailaren 7koa, Gipuzkoako Foru Bizikleta Bideen Sarearen Katalogoan bizikleta eta oinezkoentzako egin berri diren bi bide-azpitarte sartzekoa: Narrondo-Iraeta, 02 013F eta 05 001F tarteak.
  • FICOBA Fundazioari dirulaguntza bat zuzenean ematea: UHINAK 2026, klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko VII. mugaz gaindiko kongresua antolatzeko.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Adinberri Fundazioaren alde kredituak baimentzea eta xedatzea.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Aldatzea funtzionarioentzat gordetako lanpostu zerrenda.
  • Indarrik gabe uztea OP2020/08, OP2024/01 eta OP2024/13 hautaketa-prozesuak, eta onestea Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko, 2024ko, 2025eko eta 2026ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko hautaketa-prozesuen deialdiak eta oinarriak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Zubillagako (Oñati) GI-2630 errepideko saihesbidearen eraikuntza-proiektuaren 01 lurzatiaren bi zatiak eta GI-2630 errepidearen trazadura zaharraren zati bat jabari publikotik desafektatzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Foru Aldundiaren irizpidea adieraztea foru arau proposamen hau aintzat hartzeari buruz: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 97. artikulua aldatzekoa.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituak sortzea) Jasangarritasun Departamentuan.
  • Ordainketa kredituen transferentzia eta konpromiso kredituen transferentzia Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta honako Proiektu eguneratua onestea: GI-2631 eta GI-3630 errepideen arteko bidegurutzean bide-segurtasuna hobetzekoa.
  • Proiektu hau onestea: Guadalupen (Hondarribia), GI-3440 errepidean trafikoa baretzekoa.
  • Andoaingo N-I errepidean ingurunearekin hobeto integratzeko obra osagarriak eraikitzeko proiektua idazteko zerbitzuen kontratazioa arautzen duen administrazio-klausula partikularren agiriko ezaugarrien taulako 19.1 atalean atzemandako akats materiala zuzentzea.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Koldo Mitxelena Kulturunean bost sabai esekitarako argiztapenaren egitura euskarria eta instalazioa egiteko Proiektuko obren kontratazio espedientea hutsik deklaratzea eskaintzarik aurkeztu ez delako.
  • Onestea obra hauek egiteko Proiektua eta dagokion kontratazio espedientea: Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean lau sabai zintzilikatutarako argiztapen-egitura euskarria eta instalazioa

  

644