Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Doan bidaiatzen duten 15 urtetik beherako adingabeek MUGI txartela balioztatu ahal izango dute Lurraldebuseko autobusetan urriaren 19tik, astelehenetik, aurrera

Doan bidaiatzen duten 15 urtetik beherako adingabeek MUGI txartela balioztatu ahal izango dute Lurraldebuseko autobusetan urriaren 19tik, astelehenetik, aurrera

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, jarduteko modua bateratu egingo da Euskotren bezalako beste operadore batzuekin.

2026/10/16
Lurraldebuseko autobus bat

Lurraldebuseko autobus bat


Datorren astelehenetik, urriaren 19tik, aurrera, 15 urtetik beherako adingabeek MUGI txartela balioztatu ahal izango dute Lurraldebuseko autobusetan, doan bidaiatzen jarraituko badute ere.

Hala adierazi du Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. Gogorarazi duenez, orain arte, MUGI txartela balioztatzen den zerbitzuetan, nahikoa zen adingabeek Lurraldebuseko gidariei zero euroko txartela eskatzea. Astelehenetik aurrera, ordea, 6 eta 15 urte bitarteko adingabeek beren txartelak balioztatu ahal izango dituzte, inolako kosturik gabe. Gogoratu behar da 0 eta 6 urte bitarteko adingabeek ez dutela MUGI txartelik.

Diputatuak adierazi duenez, neurri horren bidez, Lurraldebuseko langileen eskaera bati erantzuten zaio, eta jarduteko modua Euskotren bezalako beste operadore batzuenarekin bateratzen da.

“Zero kostuko balioztapenaren bidez, Lurraldebuseko langileen eskaera bati erantzuten diogu. Langileek adierazi ziguten 6 eta 15 urte bitarteko erabiltzaileek txartelak balioztatu behar zituztela, haien lana errazteko. Aldaketa horrek ez die inolako kalterik eragingo familiei: adingabeek doan bidaiatzen jarraituko dute, eta, aldi berean, Lurraldebuseko langileen eguneroko lana erosoagoa eta arinagoa izango da”, nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak.

Halaber, zehaztu duenez, urte amaierara arte “trantsizio-aldi bat” egongo da urtea bukatu arte. Hilabete hauetan, MUGI txartela aurkezten ez duten adingabeek zero euroko txartelarekin bidaiatzen jarraitu ahal izango dute. Hala ere, txartelik ez duten pertsonei “ahalik eta lasterren MUGI txartel pertsonalizatua eskatzeko” gomendatu die.
 

  

1947