Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostia Festibala: baieztapen txanda berria, Kase O eta Lola Índigo buru direla

Donostia Festibala: baieztapen txanda berria, Kase O eta Lola Índigo buru direla

Horiekin batera ere kartelean izango dira Fernandocosta, Red Bull Batalla de los Gallos, Green Valley, Nil Moliner, Zetak, Morad, Mafalda, Funzo & Babyloud, La Furia eta Victor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef. Jaialdia X. ediziora iritsiko da, estatu mailako hiri eszenaren erreferentzia gisa.

Irailaren 18an eta 19an Donostia Festibalaren edizio berri bat egingo da Gipuzkoako hiriburuko hipodromoan. Jaialdia hiriko generoaren erreferentzia gisa berretsi da, lortzeko erraza ez den mugarri batera iritsiz: X. edizioa.

Kartelari gaur gehituko zaizkion izen berriak ere iragarri dituzte: Kase O raperoa, generoak Estatuan duen adierazgarririk handienetako bat eta maila globalean gaztelaniazko hip-hoparen erreferentzia, baieztapen txanda honen buru da, eta horrekin batera ere Lola Índigo, Fernandocosta, Green Valley, Nil Moliner, Zetak, Morad, Mafalda, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef daude. Izen horiek gehitu behar zaizkie jada iragarrita dauden beste hauei: Los Chikos del Maíz, Dellafuente, Don Patricio, Dupla, Guitarricadelafuente, Hakima Flissi eta Huntza.

X. urteurrenak, gainera, berritasun interesgarriak ekarriko ditu, Lasarten eguneko programazioa eta hain adierazgarria den Red Bull Batalla de los Gallos ospatzea, besteak beste Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Dj Verse momentuko inprobisatzaile trebeenekin.

Ikusleen hazkundearekin, azken edizioetan nabarmen egin baitu gora, Donostiatik eta Euskaditik kanpoko gazte askoren parte-hartzearekin, Donostia Festibalaren zerbitzuak ere hazi egin dira. Horrela, aurten, antolatutako bidaiei gehitu behar zaie barrutiaren ondoan dagoen kanpaldi gune bat. Gazteak eta familiak ere kontuan izan dira, eta haien asistentzia errazteko, jaialdiko sarrera doakoa izango da heldu batek lagunduta joaten diren 11 urtetik beherakoentzat.

Jaialdiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Kelerren, Kutxabanken eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren babesa du, bai eta Radio 3 irrati katearen lankidetza ere. Irratiaren parte hartzea funtsezkoa izan da X. edizio honetan lehiaketaren garapen eta hazkunde helburuak lortzeko.

Donostia Festibala 2020rako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta datorren martxoaren 4ra arte, 50 euroan eros daitezke.

 

DONOSTIA FESTIBALA

Donostiako hipodromoa

2020ko irailaren 18an eta 19an

 

KASE O

DELLAFUENTE

LOLA INDIGO

DON PATRICIO

LOS CHIKOS DEL MAÍZ

GREEN VALLEY

NIL MOLINER

ZETAK

MAFALDA

GUITARRICADELAFUENTE

MORAD

FUNZO & BABY LOUD

HUNTZA

LA FURIA

DUPLA

HAKIMA FLISSI

VÍCTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO eta DJ KAEF

 

RED BULL BATALLA DE LOS GALLOS erakustaldia:

ZASKO MASTER · BNET · ARKANO · SKONE · DJ VERSE inprobisatzaileekin

 

  

1599