Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Egungo bidegurutzea ordezkatuko duen biribilgune bat eraikiko da Olentzon, Zizurkil eta Asteasu arteko errepidea hobetzeko lanen barruan

Egungo bidegurutzea ordezkatuko duen biribilgune bat eraikiko da Olentzon, Zizurkil eta Asteasu arteko errepidea hobetzeko lanen barruan

Diputatuen Kontseiluak Tolosaldeko errepideetan hobekuntzak egiteko hiru jarduketa onartu ditu gaur: Olentzon biribilgune berria, zarataren aukako pantaila lerroa Tolosan N-Iean eta oinezkoentzako ibilbide seguru berria

2026/09/08
Olentzoko biribilgune berriaren planoa.

Diputatuen Kontseiluak hainbat jarduketa berri bultzatu ditu Tolosaldean segurtasuna hobetu eta errepideetako afekzioak murriztuko dituztenak. Hala, bide eman zaie gaurko Diputatuen Kontseiluan hiru inbertsio berriri: GI-2631 errepidean, Zizurkilen, biribilgune bat eraikitzea, Olentzoko bidegurutzean segurtasuna hobetzeko eta trafikoa antolatzeko; N-I errepidean pantaila akustikoen lerro berri bat jartzea, Tolosan, azpiegiturak ingurune bereziki sentikor bateko soinu-inpaktua murrizteko eta Berastegin Eguzkitzatik Modestonea arteko oinezkoentzako bide segurua eraikiko du.

Olentzon biribilgune berria

Zizurkilen, GI-2631 errepideko biribilgune berriak udalerriko herrigunera sartzeko GI-3281 errepiderekin sortzen den bidegurutzea ordezkatuko du.  Kontseiluak gaur onartu du jarduketa horren lizitazioa, eta, horri esker, nabarmen hobetuko da bide-segurtasuna Olentzoko bidegurutzean, abiadura murriztuz eta trafiko-mugimenduak ordenatuz, egunean 7.000 ibilgailu inguruko batez besteko intentsitatea duen puntu honetan. Biribilgune berriak, gainera, 29. poligonora sartzeko bide-adar bat izango du.

Foru bozeramaile Irune Berasaluzek aurreratu du obrak udazken honetan bertan hasi ahal izango direla, hiru hilabeteko epearekin. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 635.661 eurokoa da. “Jarduera horri esker, trafiko nabarmena duen puntu baten segurtasuna hobetuko da, eta, aldi berean, oinezko joan-etorriak eta garraio publikoaren erabilera erraztuko dira”, adierazi du . Proiektuak bi autobus geraleku berri sortzea ere aurreikusten du, baita oinezkoentzako sarbide segurua bermatuko duten espaloiak eraikitzea ere. Biribilgune berrian zein geltokietan ere LED teknologiadun argiteria publikoa instalatuko da, ikuspena eta segurtasuna indartuz ingurune osoan.

Jarduketa hori Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak Zizurkil eta Asteasu arteko errepidearen ahalmena eta segurtasun-baldintzak hobetzeko aurreikusitako esku-hartze zabalago baten barruan kokatzen da. Errepide horrek trafiko-bolumen handia du, hein handi batean industria-pabiloien jarduerarekin lotuta, eta bertako bizilagunen eguneroko errepidea da. Ildo horretan, departamendua lanean ari da GI-2631 errepidea handitzeko eta hobetzeko proiektuan, eta, aldi berean, esleipen fasean dago Alkizako bidegurutzean biribilgune berri bat eraikitzeko proiektua, GI-3630 errepidearen elkargunean. Aurreikuspenen arabera, udazken honetan bertan hasiko dira bigarren jarduketa honetako obrak.

Zarataren aurkako pantailak Santa Lutzian

Bestalde, Aldundiak pantaila akustiko tarte berri bat jarriko du N-I errepidean, 436 KP-an, Tolosako Santa Lutzia auzoan. Zarata murriztuko da, gaur egun babes akustikoko elementurik ez dagoen tarte horretan, ibilgailuek sortutako soinu-inpaktua zuzenean jasotzen duen etxebizitza baten aurrean. Jarduketa Gipuzkoako errepideetako Zarataren aurkako Ekintza Planaren barruan sartzen da. Plan horrek jarduketa espezifikoak aurreikusten ditu zarata-maila oso altuko etxebizitza-eremuetan eta eraikinetan.

Esku-hartzeak 97,16 metroko luzera eta lau metroko altuera duen pantaila akustiko lerro bat instalatzea aurreikusten du. Egitura lubeta baten gainean kokatuko da 30 metro inguruko  ibilbidearen zati batean;  eta gainerakoa N-I-436 adarraren gaineko egituraren gainean jarriko dira, dagoen azpiegitura aprobetxatuz. Zirkulazioak sortutako zarata murrizteko berariaz diseinatutako metalezko panel fonoxurgatzaileak erabiliko dira.

Lanak urte honen amaieran hasiko dira, hiru hilabeteko epearekin. Lanak egiten diren bitartean, trafikoa mantenduko da N-I errepidean, eta kalteak minimizatzen saiatuko da. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 551.286,94 eurokoa da.

Oinezkoentzako bide seguru berria Berastegin

Hirugarrenik, Berastegin GI-2130 errepidean irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dituen oinezkoentzako ibilbide segurua berria egingo Aldundiak. Errepidearen paraleloan joango de oinezkoentzako espaloi bat irekiko da eta semaforo bidez araututako oinezkoentzako pasabidea ere jarriko da Eguzkitza etxearen aurrean. Obrak lizitatzeko oinarrizko aurrekontua 277.822,85 eurokoa da, eta obrak egiteko epea bi hilabetekoa.

  

1556