Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Eider Mendoza diputatu nagusiak atsekabea adierazi du Rafa Uribarren foru diputatu ohiaren heriotzagatik

Eider Mendoza diputatu nagusiak atsekabea adierazi du Rafa Uribarren foru diputatu ohiaren heriotzagatik

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak "atsekabe handia" adierazi du Rafa Uribarrenen heriotzagatik. Uribarren 2005 eta 2011 urteen artean Landa Garapeneko foru diputatu izan zen eta hark “gure Herriarekin eta bere garapenarekin izan zuen konpromiso handia” azpimarratu du diputatu nagusiak.

Rafa Uribarren

Mendozak bereziki nabarmendu du Uribarrenekin izan zuen harremana Eusko Legebiltzarrean biek partekatu zuten etapan, eta nabarmendu du “gure herriarekin eta haren garapenarekin izan zuen konpromiso handia”. Era berean, bere ibilbidea eta herrigintzari eskainitako dedikazioa gogoratu ditu, bai Arrasateko eta Anoetako zinegotzi gisa, bai legebiltzarkide eta batzarkide gisa, eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiko landa garapeneko arloan emandako urteetan Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta Markel Olano diputatu nagusiekin, hurrenez hurren. 
 
Lehen sektorea eta landa ingurunea ondo ezagutu eta gertu izan zituen Uribarrenek foru diputatu gisa. Hala, lehen sektorea eta landa ingurunea etorkizuneko erronketara egokitzeko lan sakona egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundian.

Halaber, diputatu nagusiak  "bihotz-bihotzetik" doluminak eta hurbiltasuna helarazi nahi izan dizkie Rafa Uribarrenen familiari, lagunei eta hurbilekoei, samin une hauetan.
 

  

1938