Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak

Ekonomia Sustapena <br/>eta Proiektu Estrategikoak

Ekonomia Sustapena
eta Proiektu Estrategikoak

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Departamentua

Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak bi helburu nagusi ditu: Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzea eta inguru naturalak babestu eta zaintzea. Horretarako, berrikuntza eta ekonomiaren sustapenera bideratutako egitasmoak bultzatzen ditu sektore guztietan, baita lehen sektorean ere. Gainera, basoen eta naturaren kontserbazio eta kudeaketa bermatzen jarduten du. Betiere, udalerri txikien bizitza eta zerbitzuak sustatzea ahaztu gabe. 

Aurrekontu partida

Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak, 2026an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:

Aurrekontua

75.695.780 €

Exekutatua

% 7,44

Unai Andueza

Unai Andueza

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua

Azkoitian jaioa, industria-ingeniaria naiz eta Gipuzkoako industria-sarearen ezagutzan eta kudeaketan oinarritutako ibilbide profesionala dut. 2020az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiko kide naiz. Hasiera batean, Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia izan nintzen; beranduago, Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria eta gaur egun, Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoetako diputatua naiz. Sektore pribatuko hainbat enpresatan eta garapen-agentziatan izan dudan esperientziari esker, Gipuzkoako ekosistema industrialari eta haren erronka estrategikoei buruzko ezagutza sakona lortu dut. Nire ardura hazkunde ekonomikoa sustatzea, berrikuntza bultzatzea eta lurraldeko ekoizpen-sarea sendotzea da, betiere etorkizuneko ikuspegiarekin eta garapen iraunkorrarekin zein ongizatearekin konpromiso sendoa bermatuz.

Unai Andueza sinadura

 

 

Zuzendaritzak


Amaia Arregi

Ekonomia Sustapeneko zuzendaria

Arlo honek gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoan eta enpresa lehiakortasunean jarduten du, ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez.


Jon Gurruchaga

Berrikuntzako zuzendaria

Zuzendaritza honen ardatza Gipuzkoako enpresen berrikuntza sustatzea da, teknologia berriei eta Informazioaren Gizarteari arreta berezia eskainiz.

Zuzendaritzaren webguneak


Koldo Peciña

Proiektu Estrategikoetako zuzendaria

Zuzendaritza honen helburua, zibersegurtasun, zahartzaro osasuntsu, mugikortasun adimenduna eta iraunkorra, gastronomia digitala edota euskal ikus entzunezkoen sormeneko lurralde estrategiak bultzatzea da.

Zuzendaritzaren webguneak

Eduki publikatzailea

Departamentuko aktualitatea

MUBIL Centerrek aurrera egiten du Gipuzkoa mugikortasun jasangarri eta adimendunean Europako erreferente gisa sendotzeko bidean

2026/05/07

MUBIL Centerrek aurrera egiten du Gipuzkoa mugikortasun jasangarri eta adimendunean Europako erreferente gisa sendotzeko bidean

MUBILek bere hazkunde-estrategia aurkeztu du lehen urteurrenean, eta sektoreko enpresen hazkundera bideratutako eraikin berri baten sorrera iragarri du; 7,5 milioi euroko inbertsioa izango duena. Eider Mendozak adierazi du zentroa martxan jartzeak "aurreikuspen guztiak" gainditu dituela, eta ziurtatu du instalazio berriek "industriaren eta ekonomia berriaren sorkuntzaren zerbitzura dagoen ahalmen eraldatzailea" handituko dutela.

Marokorako misioak benetako aukerak ikusten ditu Gipuzkoako enpresentzat funtsezko sektoreetan.

2026/04/29

Marokorako misioak benetako aukerak ikusten ditu Gipuzkoako enpresentzat funtsezko sektoreetan.

Ordezkaritza Gipuzkoako Ganberak, Foru Aldundiak eta lurraldeko 20 enpresak osatzen dute, eta Casablanca eta Tangerren jarraitzen du, harreman estrategikoak eginez eta Renault eta Irizar trakzio enpresak bisitatuz.

Gipuzkoako Ganberak eta Foru Aldundiak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko misio estrategiko bati ekin diote Marokon

2026/04/27

Gipuzkoako Ganberak eta Foru Aldundiak enpresen nazioartekotzea bultzatzeko misio estrategiko bati ekin diote Marokon

Ordezkaritza Casablanca eta Tanger-Kenitran izango da apirilaren 27tik 30era bitartean, Marokoko industria polo nagusietako bi, Gipuzkoako enpresentzat negozio aukerak sustatzeko. Zenbait sektoretako Gipuzkoako 20 enpresak hartzen dute parte, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Ganberako ordezkariekin batera.