Etorlurreko Administrazio Kontseiluak Azkoitiko eraikin publikoaren okupazioa berehala amaitzea eta legezkotasuna berrezartzeko neurriak hartzea erabaki du

.

Aste honetan Azkoitian, zehazki Itxausti hirigintza-eremuan, Etorlur Gipuzkoako Lurra, S.A. eta Azkoitia Lantzen sozietateen jabetzakoa den titulartasun publikoko eraikin bat legez kanpo okupatu da. Eraikin horrek merkataritza-jarduera bat hartu zuen bere garaian, eta gaur egun garapen-eremu baten baitan kokatzen da. Izan ere, une honetan, hirigintza-izapideetan dago, eta “industria-hondamen” espediente bat du abian. Bertan, etxebizitza libre eta babestuak eraikitzea aurreikusten da.
Egoera horren aurrean, gaurko egunez Administrazio Kontseiluaren bilera egin du Etorlurrek, Foru Aldundiari loturiko sozietate publikoak. Bilera horretan ordezkatuta egon dira alderdi politiko guztiak eta Kontseiluak eraikinaren legez kanpoko okupazioa salatzea eta legezkotasuna berrezartzeko beharrezko neurriak hartzea erabaki du.
Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etorlurrek irmoki berretsi dute ekintza honekiko gaitzespena, herritar guztiena den ondasun publiko bat legez kontra erabiltzea dakartelako. Aldarrikapenek, edozein motarikoa izanik, ezin dute justifikatu espazio publikoen legez kanpoko okupazioa, ezta guztionak diren baliabideen erabilera pribatiboa ere. Demokratikoki ezarritako arauak eta bizikidetza errespetatzea ezinbestekoa da gizarte kohesionatua bermatzeko.
Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorlurrekin eta inplikatutako erakundeekin koordinatuta, beharrezkoak diren lege-neurriak hartuko ditu, eraikina uzteko eta interes publikoa gailentzen dela bermatzeko.
506