Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Aldundiak A-15 errepideko tunelak zaharberritzeko lanak amaitu ditu eta maiatzaren 22ko asteburuaren ostean irekiko da guztiz bidea

Foru Aldundiak A-15 errepideko tunelak zaharberritzeko lanak amaitu ditu eta maiatzaren 22ko asteburuaren ostean irekiko da guztiz bidea

Autobidearen Gipuzkoako tartea erabat itxiko da maiatzaren 22ko gauean, ostirala, eta igandean, hilak 24, irekitzea aurreikusten da.

2026/05/14
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren asteburuan, maiatzaren 22tik 24ra, amaituko ditu Belabietako tunelaren birgaitze integraleko eta segurtasuna egokitzeko lanak, Donostiarako noranzkoan, eta, horrela, amaitutzat emango ditu A-15 errepideko Gipuzkoakoa lau tunelak birgaitzeko lanak.

Egiturazko, teknologiako, energia-eraginkortasuneko eta segurtasuneko hobekuntzak ekarri dituzten berritze-lanak amaitu ondoren irekiko da errepidea, aurreikusitako epea baino lehen. Hartara, beharrezkoa izango da bidearen azken mozketa osoa egitea, behin-behineko seinaleak kentzeko, bypass-a desmuntatu eta azken egokitzapen lanak egiteko. Ostean zabalik geratuko da. Bide-mozketa 22:00etatik aurrera egingo da ostiralean, hilak 22, Andoaindik Berastegiraino.

Era berean, igandean larrialdi simulazio bat egingo da, segurtasun eta erantzun sistema guztiek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko. Froga horiek amaituta, A-15 errepidea igandean berriro trafikoari irekitzea aurreikusten da.

Jarduketa horrekin, Aldundiak azpiegituraren eguneratze-lanak amaitutzat emango ditu, segurtasun eta eraginkortasun energetikoko estandar gorenak betez, europar araudiak ezarritakoaren ildotik.

Berritze prozesu hori 2018an hasi zen, San Lorentzoko tuneleko esku-hartzearekin, eta hurrengo urteetan jarraipena eman zaie lanei gainerako tuneletan (Gorosmendi, Oindolar, Belabieta), hodirik hodi, segidako jarduketak eginez. Plangintza horri esker, azpiegituraren eraginkortasunari eutsi ahal izan zaio une oro, eta, gainera, lanak trafiko intentsitate txikieneko aldietan kontzentratu dira, lurraldearentzako oinarrizkoa den bide honetan afekzioak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin.

  

1009