Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Foru Jauregiak 250 laguni ireki dizkie ateak gaur bere historia eta ondare artistikoa ezagutzera emateko

Foru Jauregiak 250 laguni ireki dizkie ateak gaur bere historia eta ondare artistikoa ezagutzera emateko

Ate irekien eguna Aldundiaren ekimen ezagunenetako bat da. Halaber, bisita gidatuak urte osoan eskaintzen dira, bai partikularrentzat, bai ikastetxeentzat

Eider Mendoza diputatu nagusia, bisitariekin.

Eider Mendoza diputatu nagusia, bisitariekin.


Aldundiak ate irekien beste jardunaldi bat egin du gaur Foru Jauregian. 250 pertsona inguruk Gipuzkoa plazako eraikinaren historia, arkitektura eta ondare artistikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, gida espezializatuen eskutik. Jardunaldi berri honekin, dagoeneko 5.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Foru Jauregia ekimen honen baitan, erakundearen ondarea gipuzkoarrei eta bisitariei hurbilduz.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egin dira, eta bisitariek ordubete baino gehiago igaro ahal izan dute foru eraikinetik eta haren elementu nabarmenenak ezagutzeko aukera izan dute: Alfontso VIII.a foruen zina egiten irudikatzen duen beiratea, Elkanori eskainitako XVI. mendeko tapiza, horma-pinturak, erretratuak, eskulturak eta inskripzioak, jauregia Gipuzkoako memorian barrena benetako ibilbide bihurtzen dutenak, Gobernantza Sailak aldian behin antolatzen duen hitzordu honen barruan.

Eider Mendoza diputatu nagusiak lehen bisitari taldeari egin dio ongi-etorria foru jauregian, eta herritarrek hitzordu honetan duten interes handia eskertu du: "Aldundiak egunero egiten du lan, Gipuzkoako gizartearekiko hurbiltasunetik eta lankidetzatik abiatuta. Gaurkoa bezalako jardunaldiek, hain zuzen ere, aukera ematen digute erakundea herritarrei zabaltzeko, baita horma horiek dituzten ondarea eta historia denekin partekatzeko ere ”, adierazi du. Era berean, planteatu duenez, Aldundia in situ ezagutzea aukera bat da foru erakundeak euskal sistema instituzionalaren eta autogobernuaren barruan jokatu duen eta jokatzen duen “funtsezko lana” ezagutarazteko, bai eta lurraldearen eta herrialdearen “ongizateari eta guztion ongizateari” egiten dion ekarpena ezagutarazteko ere.

Bisitak urte guztian zehar

Gipuzkoako Foru Aldundiak Foru Jauregia gertutik ezagutzeko aukera ematen die herritarrei, urte osoan zehar bisita gidatuak eginez, aldez aurretik erreserbatuta.

Partikularrentzako bisiten kasuan, hilabete bakoitzeko azken larunbatean egiten dira, 10:00etan gaztelaniaz eta 11:30ean euskaraz.

Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko 5. eta 6. mailako ikastetxeek hilean behin egin ditzakete bisitak, Batzar Nagusien Osoko Bilkura egiten den egunean. Bisita horiek hileko lehen edo bigarren asteazkenean egin ohi dira, goizeko ordutegian, 9: 00etatik 13:00etara.

Bestalde, beste ikastetxe eta elkarte batzuek hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean arratsaldez egin dezakete bisita, 17:00etatik 19:00etara. Kasu horretan, taldeek aldez aurretik osatuta egon beharko dute, eta gutxienez 10 pertsona izan beharko dituzte.

Bisita bat egin nahi duten pertsona eta taldeek gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dute.

Bisita hitzartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jar daitezke 943 113 960 telefono zenbakira deituz edo gipuzkoa@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz.

  

1069