Gipuzkoako Foru Aldundiak 46 kilometroko bide-zorua birgaituko du gaitasun handiko sarean, segurtasuna bermatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 46 kilometroko bide-zorua birgaituko du gaitasun handiko sarean, segurtasuna bermatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 46 kilometroko bide-zorua birgaituko du gaitasun handiko sarean, segurtasuna bermatzeko
Bidegik 14,9 milioi euro inbertituko ditu 2026an eta 2027an, AP-8, AP-1 eta AP-636 autobideen eta GI-20 errepidearen zirkulazio baldintzak hobetu eta mantentze lanak gauzatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bidegi foru elkartearen bidez, 14,9 milioi euro bideratuko ditu 2026an eta 2027an AP-8, AP-636, AP-1 eta GI-20 errepideetan guztira 46 kilometroko zorua birgaitzeko. Lurraldeko gaitasun handiko sarean bide-segurtasuna eta zoruaren baldintzak etengabe hobetzera bideratuta daude jarduketak.
Jarduerak bi fasetan egingo dira. 2026an, 21 kilometro ingurutan esku hartuko da, 13 zatitan banatuta, eta 2027an, berriz, beste 25 kilometro birgaituz osatuko da jarduketa, eta, horrela, aurreikusitako 46 kilometrora iritsiko da.
AP-8 autobidean, Bilborako noranzkoan, 3,2 kilometro hobetuko dira Mendaro, Elgoibar eta Eibar herrien artean, eta Behobiarako noranzkoan, 2,4 kilometro Elgoibar parean eta 4,3 kilometro Deba parean. AP-636an, Bergarako noranzkoan, 1,5 kilometro konponduko dira Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso artean; eta beste 925 metro Bergaran. Eta Beasainerako noranzkoan, 1,6 kilometroko zati bat Zumarragan, eta 1,5 kilometroko tarte bat AP-1ean, hiru zati berrituko dira Eibar noranzkoan: 2,8 kilometro Arrasaten, eta 1,9 kilometroko bi zati eta kilometro 1 Bergaran. GI-20 errepidean, gainera, Errenteria eta Pasaia arteko 800 metroko zatia konponduko da, bi noranzkoetan.
2027an beste 25 kilometrotan birgaitze lanak egingo dira. Horrela, AP-8an, Bilborako noranzkoan, 1,1 kilometroko zati bat hobetuko da Zarautzen, 4,5 kilometro Zumaia eta Deba artean, eta kilometro bat Mendaron; Behobiarako noranzkoan, berriz, 660 metro berrituko dira Deban, eta 3,9 kilometro Getaria eta Zarautz artean.
AP-1 autobidean, Eibarko noranzkoan, bi zati berrituko dira: 2 kilometro Eskoriatza eta Aretxabaleta artean, eta 2,1 kilometro Arrasate eta Oñati artean. Gasteizerako noranzkoan, beste bi zatiren zorua hobetuko da: 2,1 kilometro Arrasate eta Aretxabaleta artean, eta 2 kilometro Aretxabaleta eta Eskoriatza artean.
760