Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratu egin ditu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneratu egin ditu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Higiezinen Katastroari buruzko Foru Arauak

Bi arauak jendaurrean jarri dira otsailaren 27ra arte. Foru Arau Proiektuak martxoan onartzea espero da Gipuzkoako Gobernu kontseiluan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan tramitatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko, uda baino lehen onartu ahal izateko. OHZren Foru Arauak berrikuntza gisa jasotzen du Ezaugarri Bereziko Ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, portuak eta autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek ondasun higiezin horien inpaktua zergapetzen duen zerga berri bat aplikatu ahal izan dezaten.

2026/02/05
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak jendaurrean jarri ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ondasun Higiezinen (OHZ) eta Higiezinen Foru Katastroaren arloko zerga araudi osagarriak. Bi kasuetan, 1989tik indarrean dagoen erregulazioa egungo zerga-esparrura eguneratzea da. Horrela, argi eta garbi bereizten dira Higiezinen Katastroa, izaera teknikoko administrazio-erregistro gisa, eta OHZ, higiezinen jabetzaren gaineko udal-zerga nagusi gisa.

Ondasun Higiezinen arloko Foru Arauaren kasuan, berrikuntzak sartzen dira, hala nola ezaugarri bereziko ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, hiri eta landa ondasunekin batera, zerga egitatea katastroko erregulazio berrira egokituz.

Aldaketa horri esker, portuak, aireportuak edo autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek zerga propio bat aplikatu ahal izango dute, higiezin horiek udal-eremuan sortzen duten inpaktua konpentsatzeko.

Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak adierazi duenez, “foru arauaren aldaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudiaren plangintzaren barruan egiten ari da”. Hala, Agirrek espero du “iazko maiatzean hitz eman genuen bezala”, aldaketa hori ekaineko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran onartu ahal izatea, “hala nahi duten eta dagokien udalek 2027ko ordenantza fiskaletan ezaugarri bereziko ondasunei dagokien araudia sartu ahal izan dezaten”.

  

1203