Gipuzkoako Foru Aldundiak jabetza- erregimeneko babes publikoko etxebizitza tasatuen sustapena aurkeztu du Bidania-Goiatzen

Informazio saioa maiatzaren 14an izango da, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko udaletxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera ireki bat deitu du datorren maiatzaren 14rako, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko Udalean, Aldundiak udalerrian aurreikusita duen jabetza erregimeneko etxebizitza publikoen sustapenari buruzko informazio zehatza eskaintzeko. Topaketan zehar, zortzi etxebizitzaren eraikuntza aurreikusten duen proiektuaren garapena eta ezaugarriak azalduko dira.
Etxebizitza publikoaren proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-inguruneak biziberritzeko eta udalerriko biztanleek eta herri txikietan bizi nahi duten pertsonek beren bizitza ingurune horietan garatu ahal izatea sustatzeko egiten dituen ahaleginen barruan kokatzen da. 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri batean etxebizitza bat jabetzan izateko aukerak eskaintzea du helburu ekimenak.
Etxebizitza horien sustapena Etorlur sozietate publikoaren bidez egingo da, Bidania-Goiatzeko Udalarekin eta Tolomendi Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan. Informazio gehiago lortzeko, Etorlurrekin harremanetan jar daiteke posta elektronikoaren bidez etorlur@etorlur.eus edo 943 816 500 telefonoan.
792