Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak Zeraingo zeharbideko trafikoa baretzeko lanak bihar amaituko ditu, segurtasun handiagoko eremu bat sortzeko helburuarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zeraingo zeharbideko trafikoa baretzeko lanak bihar amaituko ditu, segurtasun handiagoko eremu bat sortzeko helburuarekin

Esku-hartzea hilabeteko epean egin da eta zeharbidearen ‘kale itxura’ indartu du, trafikoaren eta oinezkoen arteko elkarbizitza lehenetsiz

2025/12/18
Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak ostiralean emango ditu amaitutzat Zeraingo zeharbidean (GI-3520) trafikoa baretzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko egiten ari diren lanak. Jarduketa hilabeteko epean gauzatu da, eta emaitzak hobetu egin du zeharbidearen segurtasuna, ibilgailuen zein herritarren eguneroko joan-etorrietan.

Zeraingo Udalaren eskaerari erantzunez eta elkarlanean landutako proiektu honen helburua   ibilgailuen abiadura murriztea eta oinezkoentzat babestuagoa den ingurunea sortzea izan da, bereziki frontoiaren eta Ostatuaren inguruan, herriko bizitzarako funtsezkoak diren guneetan, hain zuzen. Jarduketak zeharbidearen trazadura aldatu du eta errepidearen “kale itxura” indartu da galtzadaren kota espaloiaren mailara igota.  Hala, zirkulazioa txandaka egingo da aurrerantzean  eta ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza erraztuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 156.636 euroko inbertsio egin du lan hauetan.

Zeraingo jarduketa hau Gipuzkoako Foru Aldundia lurralde osoko udalerrietan bultzatzen ari den jarduketa-plan baten baitan kokatzen da. Plan horren helburua da herri-errepideetan eta zeharbideetan oinezkoen eta trafikoaren arteko bizikidetza hobetzea, tokian tokiko esku-hartzeen bidez; segurtasuna, irisgarritasuna eta ongizatea indartuz. Aldundiaren tokiko ekintza-plan honek 2026 eta 2027 urteetarako 7,35 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, mota eta eskala desberdinetako jarduketak garatzeko.

Bigarren fase batetarako lanketak

Bestalde, Felix Urkola Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuak obretara egindako bisita baliatuta, Aldundiak eremu horretan aurreikusten dituen hobekuntzen bigarren faseari buruzko lanketak kontrastatu zituen Arantzazu Gereñu alkatearekin. Bigarren fase horren bidez, orain amaitu diren lanen puntutik abiatuta, Zeraingo zeharbide osoan egin daitezkeen hobekuntzak aztertzen ari da Aldundia. Antolar jubilatu elkarteak egindako eskaera eta ekarpenak ere izanik, ekarteko kideekin partekatu ahal izan zituen landutako proposamenak, asmoen berri emanez. Aldundiaren nahia jasotako ekarpenekin behin betiko proiektua idaztea da, eta bigarren fase batean lan horiek gauzatzea, horrela Zeraingo zeharbide osoan oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko.

  

2319