Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena
Donostia, 2026ko maiatzak 12.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Arrasaten gertatutako sexu erasoaren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi dio emakume biktimari, baita haren senideei eta gertuko pertsonei ere.
Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Arrasateko Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.
Sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean. Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra.
743