Gipuzkoako salmentak % 3,5 igo dira 2025ean
Gipuzkoako salmentak % 3,5 igo dira 2025ean
Bai barne salmentak (+ % 3,4), bai esportazioak (+ % 3,5) handitu egin dira, 2024ko zifrekin alderatuta.

Gipuzkoako enpresek salmentetan % 3,5eko igoerarekin itxi dute urtea. Ogasun eta Finantza departamenduak egindako Salmentei, Kanpo Merkataritzari, Enpleguari eta Soldatei buruzko Txostenean jasotako datu positiboek erakusten dute igoera orekatua izan dela barne-salmenten (+%3,4) eta esportazioen (+%3,5) artean. Igoera orokor horrek, gainera, nabarmen gainditzen du 2024ko % 0,7ko igoera, aurreko urteko datuekin alderatuta.
Alorraren arabera, salmenta guztien hazkundea nahiko orekatua izan da hiru sektore ekonomikoetan: industria (+%3,3), eraikuntza (+%4,4) eta zerbitzuak (+%3,5).
Europako bazkide komertzial nagusien ahultasuna eta nazioarteko testuinguru ekonomikoaren ziurgabetasuna gorabehera, esportazioei buruzko zifrak positiboak dira. Horrela, EBtik kanpoko salmentak % 2,0 igo dira eta Batasunetik kanpoko gainerako herrialdeetakoak % 5,3. Inportazioak, berriz, % 2,6 igo dira 2025ean. Erosketa horien jatorriari erreparatuta, EBko herrialdeetatik egindako erosketek gorakada txiki bat izan dute (+%1,0), eta EBtik kanpoko herrialdeetatik etorritakoen inportazioek, berriz, % 7,0 egin dute gora.
Gipuzkoako enpresek 2025ean enplegatutako pertsonen kopuruari dagokionez, zifra % 0,3 igo da. Azken hilabeteetan nolabaiteko moteltzea egon den arren, Gipuzkoako lan merkatuak sendo jarraitzen du. Sektoreka, hazkunderik handienak industrian (%+0,8) eta eraikuntzan (%+0,9) izan dira; zerbitzuetan, berriz, enpleguak behera egin du pixka bat (%-0,2).
Halaber, Gipuzkoako enpresek ordaindutako soldatak ere % 4,8 igo dira 2025ean. Sektoreka, soldaten bilakaera nahiko orekatua izan da; horrela, industrian eta eraikuntzan izan da hazkunderik handiena, bi kasuetan igoera % 5,0koa izan baita, eta zerbitzuetan, berriz, % 4,4koa. Langile bakoitzeko batez besteko ordainsaria % 4,5 igo da 2025ean.
Salmentak abendua
Abenduko datuek erakusten dute esportazioek portaera oso positiboa izan dutela (+%19,3) eta barne-salmentek oso moderatua (+%1,2). Horrela, guztizko salmentak +%6,9 igo dira.
1544