Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako zerga bilketa metatua %6,2 hazi da ekainera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Gipuzkoako zerga bilketa metatua %6,2 hazi da ekainera arte, aurreko urtearekin alderatuta

Foru erakundeak 2026an baino 129,2 milioi euro gehiago bildu ditu

2026/07/15
Gipuzkoako Foru Aldundia

Zerga bilketa metatua %6,0 hazi da Gipuzkoan ekainera arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira, 2.285 milioi euro bildu dira eta, ondorioz, 2025ean baino 129,2 milioi gehiago. Sarrera gordinak %6,5 igo dira eta itzulketak %7,8. Zuzeneko zergen bilketa likidoa %7,6 igo da, zeharkako zergena &6,5 eta Estatuarekiko doikuntzena %6,0 jaitsi da.

Zergaz zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekin hasita, lan atxikipenen atalean 51,8 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%4,5). PFEZaren bilketa likidoa %6,3 igo da, hau da, 55,8 milioiko igoera izan du. Bestalde, Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, enpresen irabaziak zergapetzen dituen kuota diferentzial garbia 9,0 milioi murriztu da ekainera arte, 2025eko aldi berarekin alderatuta: sarrera gordinak 1,8 milioi murriztu ziren, eta itzulketak 7,1 milioi igo ziren.

Bestalde, Aldundiak kudeatutako BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %8,3 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 51,9 milioi gehiago: sarrerak 51,5 milioitan igo dira (+%5,4), itzulketak 41,9 milioitan hazi dira (+%9,6) eta lurralde arteko doikuntzak 42,4 milioi igo dira (+%40,1). Zerga berezien kasuan, 1,5 milioi gehiago bildu dira tabako laboreen gaineko zergan (+%2,0) eta 8,0 milioi gehiago hidrokarburoetan (+%7,1). Azkenik, Estatuarekin egiten diren doikuntzen metatuari dagokionez, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, 1,9 milioi murriztu dira BEZean eta 8,3 milioi zerga berezietan.

  

874