Gipuzkoar nortasunari buruzko gogoeta egin dute 2.500 gaztek ‘GazteAKT’ ekimenaren komunitate digitalean
Gipuzkoar nortasunari buruzko gogoeta egin dute 2.500 gaztek ‘GazteAKT’ ekimenaren komunitate digitalean
Gipuzkoar nortasunari buruzko gogoeta egin dute 2.500 gaztek ‘GazteAKT’ ekimenaren komunitate digitalean
Eider Mendoza diputatu nagusiarekin eta Aldundiko ordezkariekin, proposatutako lehen erronkan landu dituzten ekarpenak partekatu dituzte gazteek

Gipuzkoako politika publikoen eraikuntzan Z Belaunaldia-ren inplikazioa bultzatzeko helburua duen GazteAKT ekimen berritzaileak burutu du jada lehen fasea, joan den urrian abiarazitakoa. Hala, dinamiketan esku hartu duten gazteek topaketa egin dute Foru Aldundiko ordezkariekin eta Eider Mendoza diputatu nagusiarekin, landutako ideiak eta proposamenak partekatu eta kontrastatzeko. Saioak gazteen eta erakundeen arteko harreman zuzena sendotzea eta ekarpenek benetako eragina izango dutela bermatzea izan du helburu.
GazteAkt metodologia parte-hartzaile baten egituratzen da. Batetik, sei dilema handi landuko dira, eztabaidarako ardatz tematiko gisa definituta. Urrian hasi ziren gazteak 'Ipuzkoa' izeneko lehen erronka ala dilemarekin: “Zeintzuk izango dira datozen mila urteetan gipuzkoarron nortasun eta identitate berriak?” galderari erantzun diote. Gipuzkoarron identitateaz, hizkuntzaz, kulturaz eta nor garen galdetzera gonbidatu dira gazteak.
Erronka bakoitzaren inguruan, parte hartzeko komunitate digital ireki bat aktibatu da: Gazteakt.eus. Komunitate digital horretan jasotako ekarpenetatik abiatuta, Aktibazio Foro bat sortu da, hogei bat gazte “aktibatzailek” osatua. Komunitate digitalari dagokionez, guztira 2.500 gaztek baino gehiagok parte hartu dute lehen dileman. Halaber, Aktibazio Foroan hautatutako gazteek prozesu horren emaitza gisa 11 proposamen zehatz landu eta aurkeztu dituzte Aldundian, gazteen ikuspegitik egungo erronka sozialei eta komunitarioei erantzuteko ekimenekin.
GazteAkt prozesuak jarraipena izango du datozen asteetan. Datorren astean bigarren dilema jarriko da martxan, ongizate emozionala ardatz hartuta. GazteAKT ekimenak Gipuzkoako gazte guztiak animatu nahi ditu inkesta digitalean eta gainerako saioetan parte hartzera, haien iritzia eta ideiak funtsezkoak baitira etorkizuneko Gipuzkoa elkarrekin eraikitzeko. Informazio gehiago: https://gazteakt.eus/eu/
1772