Gobernantza
Departamentua
Gobernantza ona Foru Aldundiaren nortasun ikur gisa finkatzea da departamentuaren helburu nagusia, barnera zein kanpora begira. Hauexek ditu lan ildo nagusiak: Aldundiaren giza baliabideak eta baliabide teknikoak sustatzea, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez eta belaunaldi erreleboa ahalbidetuz; herritarrei arreta eta zerbitzu modernoak, arinak eta eraginkorrak eskaintzea, desburokratizazioa, datuen irekiera eta sareko gobernantza sustatuz; Gipuzkoako herritarrekin zein eragile sozial eta ekonomikoekin etengabeko interakzioa bermatzea, politika publikoak diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prozesuan, eta herritarren partaidetzarako kanal berriak zabaltzea; eta azkenik, Gipuzkoa munduko eszenatokian kokatzeko internazionalizazio estrategia garatzea, mugaz gaindiko lankidetza indartuz. Hori guztia modu transbertsalean egingo da, politika hauetako gehienek gainerako departamentuen aktuazioan dutelako eragina.
Aurrekontu partida
Gobernantza, 2023an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
68.347.030 €
Exekutatua
% 0,40
Intereseko estekak
-
Egoitza elektronikoa
-
Gipuzkoako Lurralde Historikoko arau kodea
-
Enplegu publikoa
-
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala - GAO
-
Foru kontratazio zentrala
-
Argitalpen zentroa
-
Kontratazio Errekurtsoen Foru Auzitegia
-
Herritarren partaidetza
-
Gipuzkoako Herritarren Batzarra
-
Suhiltzaileak
-
Gardentasuneko Erreklamazioen Batzordea
-
Gipuzkoako Gobernu Irekiaren Behatokia

Eider Mendoza Larrañaga
Gobernantza diputatua
Azpeitian (1974) jaiotako hondarribiarra. Hiru eleduna (euskara, gaztelera eta frantsesa) nahiz eta ingeleraz ere moldatzen naizen. Enpresa Zientziak ikasi nituen, Nazioarteko Merkataritzan espezializatuz, Bordeleko École de Commerce Européenne unibertsitatean. Lan ibilbidea enpresa pribatuan hasi nuen, baina laster (26 urterekin) politikara jo nuen, erakunde eremuan. Parlamentuan dut esperientzia luzea. Lehenengo Eusko Legebiltzarrean, taldeko koordinatzaile eta gizarteko politikako bozeramaile gisa arituz, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan gero, talde politikoa koordinatuz eta erakundeko presidentzia nire gain hartuz. Legealdi honetan exekutibora egin dut salto, gobernantzako diputatu eta bozeramaile lanetan.

Zuzendaritzak
Josu Agirre Aranguren
Araubide Juridikoko eta Pertsonen Kudeaketako zuzendaria
Zuzendaritza honek hainbat ardatz ditu; Aldundiaren jardueren legezkotasunaren barne kontrola, lege aholkularitza orokorra eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz bere organoen defentsa epaitegietan. Halaber, Diputatuen Kontseiluko Idazkaritzak Batzar Nagusiekiko harremanak kudeatzen ditu. Bestalde, Zuzendaritza honek Foru Aldundiari zerbitzua ematen dioten pertsonen kudeaketa zuzena eta eraginkorra bermatzen du.
Goizeder Manotas
Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako zuzendaria
Arlo honen xedea da kudeaketa eredu eta metodologia aurreratuen ezarpena bultzatzea Foru Aldundian, eta baita Komunikazio Teknologia berrien erabilera eraginkorra sustatzea ere.
Mikel Pagola
Herritarren Partaidetzako zuzendaria
Gure zeregin nagusia parte-hartzea sustatzea da, hiritarrek Foru Aldundiaren politiken sortzean eta kudeaketan zer esana izan dezaten.
Departamentuko aktualitatea

2023/02/07
Gipuzkoako enpresek 2021ean baino %13,2 gehiago saldu zuten pasa den urtean
Eider Mendozak azaldu duenez, lurraldeak urte “oso ona” itxi berri du, gogoratuz 2022an gertatu zirela Ukrainako inbasioak edota energiaren krisia.

2023/01/31
Aldundiak 6 milioi bideratuko ditu enpleguaren kalitatea hobetu eta ekintzailetza babestera
4,1 milioi euro bideratuko ditu foru erakundeak enpleguaren kalitatea hobetzera, eta beste 2 milioi euro ekintzailetza babestu eta sustatzera

2023/01/24
Diputatuen kontseiluak 2023ko urtarrilaren 24ko bileran onartutako gaiak
Gobernu Kontseiluaren erabakiak