Hartutako garun-kaltea duten pertsonen aldeko IV. martxa Donostian izango da larunbatean
Hartutako garun-kaltea duten pertsonen aldeko IV. martxa Donostian izango da larunbatean
Gizarte osoa gonbidatu dute laugarren martxa solidarioan parte hartzera. Ekimen onen honen helburua da eskuratutako garun-kaltearen ondorioz pertsonek eta haien familiek bizi uten duten errealitatea ikusaraztea, eta Gipuzkoa inklusiboagoa eta konprometituagoa sustatzea. Martxa 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederreko lorategietatik, eta herritar guztiei irekita egongo da. dago. Izen-ematea irteera baino pixka bat lehenago egingo da, 8 euroko prezioan helduentzat eta 5 euroan adingabeentzat. Opari ugariren zozketan parte hartzeko aukera ere izango da. Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak antolatutako martxak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta enpresa eta erakunde laguntzaile ugariren babesa du.

Donostian izango da larunbatean, urriaren 24an, hartutako garun-kaltearen (EGK) ondorioak dituzten pertsonen aldeko IV. Martxa Solidarioa, Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak antolatuta. Martxa 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederreko lorategietatik, Donostiako Udalaren aurrean, eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita egongo da.
Laugarren urtez jarraian, herritar guztiak gonbidatu dituzte jardunaldi solidario honekin bat egitera eta garuneko lesio baten ondorioekin egunero bizi diren pertsonekin batera ibiltzera.
Helburua da, beraz, Gipuzkoan eskuratutako garun-kaltearen ondorioekin bizi diren ehunka pertsonaren eta haien familien errealitatea ikusaraztea, oztopoak haustea eta gizarte inklusiboago, kontzienteago eta konprometituago baterantz aurrera egitea. Iktusa da eskuratutako garun-kaltearen arrazoi nagusietako bat: 2024an bakarrik, Osakidetzak iktusa izan zuten 2.674 pertsona artatu zituen Gipuzkoan. Kopuru horri gehitu behar zaizkio garezurreko traumatismoak eta eskuratutako garun-lesioen beste arrazoi batzuk ere. Horregatik, kaltetuei, senideei, profesionalei eta herritar guztiei ekimen honetan parte hartzeko eta gure kolektiboari babesa adierazteko deia egin nahi diegu.
Elkartasuna, bizikidetza eta sentsibilizazio-jardunaldia
Beste urte batez, martxa 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederreko lorategietatik, Donostiako Udalaren aurrean. Itsas pasealekutik La Perlaraino joango da, eta, ondoren, abiapuntura itzuliko da. Ekimenaren helburua da garun-kaltearen ondorioak dituzten pertsonak, haien senideak eta adin guztietako parte-hartzaileak elkartzea, elkartasuna, bizikidetza eta sentsibilizazioa sustatzeko jardunaldi batean.
Izen-ematea urriaren 24an bertan egingo da, larunbatean, irteera-gunean, martxa hasi baino pixka bat lehenago. Prezioa 8 eurokoa izango da helduentzat eta 5 eurokoa haur eta gazteentzat. Izen-ematearekin batera, ekitaldirako serigrafiatutako kamiseta bat, dortsala, hornidura-poltsa eta enpresa eta erakunde babesle eta laguntzaileek eskainitako oparien zozketan parte hartzeko aukera jasoko dituzte parte-hartzaileek.
Edizio honetan, besteak beste, honako erakunde eta enpresa hauek hartzen dute parte: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, El Diario Vasco, Fortuna Kirol Elkartea, Gipuzkoa Basket Fundazioa, Donostia Laser Parkea, Hegalak, Cocina Abierta Arguiñano, San Telmo Museoa, Ñam Restaurantes, Navegavela, La Perla, Donostiako Aquariuma, Arzak jatetxea, Amama Taberna, Sirimiri, Atari, Gu Restaurante, Pasquier Recondo eta BM supermerkatuak.
Zainketa ereduarekiko konpromiso instituzionala
Martxan Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dute, beste urte batez, Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak eskuratutako garun-kaltearen ondorioak dituzten pertsonen eta haien familien alde egiten duen lana babesteko.
Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak berriro nabarmendu du Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak eskuratutako garun-kaltearen ondorioak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzeko eta arreta eskaintzeko egiten duen lana, «haien bizi-kalitatea eta ongizate integrala hobetzen laguntzen duelako».
«Legegintzaldi honetako erronketako bat da pertsona erdigunean jarriko duen, haren behar guztiak artatuko dituen eta haren bizi-proiektua kontuan hartuko duen zainketa-eredu baterantz aurrera egitea. Bide horretan, hirugarren sektore sozialak funtsezko eginkizuna betetzen du, eta Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa bezalako erakundeak konpromisoaren, gertutasunaren eta arreta espezializatuaren adibide dira, bai eskuratutako garun-kaltearen ondorioak dituzten pertsonei bai haien familiei dagokienez, horiek ere laguntza eta babesa behar baitituzte», adierazi du Peñak.
Diputatuak, halaber, erakunde sozialekiko lankidetza indartzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, haien lana funtsezkoa baita pertsonen autonomia, inklusioa eta bizi-kalitatea sustatzeko. Ildo horretan, herritarrak IV. Martxa Solidarioan parte hartzera animatu ditu. Ekimen horri esker, eskuratutako garun-kaltearen errealitatea ikusarazi eta gizarteak kaltetuei eta haien familiei ematen dien babesa adieraz daiteke. «Gipuzkoa inklusiboagoa eta pertsonen ongizate integralarekin konprometituagoa eraikitzea guztion zeregina da, eta martxa hau hori erakusteko aukera bat da», adierazi du.
Bestalde, José Manuel Amador Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteko presidenteak gizarte osoa jardunaldi honekin bat egitera eta eskuratutako garun-kaltearen ondorioekin bizi diren pertsonekin batera ibiltzera animatu du. Urrats bakoitzak errealitate hori ezagutarazten, oztopoak hausten eta gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiten laguntzen du.
Bildutako dirua Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak eskaintzen dituen jarduerak eta zerbitzuak finantzatzeko erabiliko da.
Eskuratutako garun-kalteak eragin handia du kaltetuen bizitzan eta haien inguruko pertsonengan, eta arreta espezializatua, jarraitua eta diziplina anitzekoa behar du. Martxa, gainera, errealitate horri aurre egiten dioten pertsonei eskaintzen zaien babesaren eta gizarte-laguntzaren erakusgarri da.
Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa: hiru hamarkada baino gehiago eskuratutako garun-kaltearen alde lanean
1994an eskuratutako garun-kaltearen ondorioak zituzten pertsonen senideek sortua, Daño Cerebral ATECE Gipuzkoa elkarteak 30 urte baino gehiago daramatza kolektibo horren bizi-kalitatea hobetzeko lanean. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean daude errehabilitazio fisikoa eta kognitiboa, laguntza psikologikoa, gizarte-orientazioa, prestakuntza- eta aisialdi-jarduerak eta boluntariotza sustatzea. 2024an, Donostiako Udalak Herritarren Merituaren Domina eman zion elkarteari, egindako ibilbidea eta gizarte-konpromisoa aitortzeko.
1610