Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 24ko bileran onartutako gaiak

Diputatuen kontseiluak 2026ko martxoaren 24ko bileran onartutako gaiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

2026/03/24
Diputatuen kontseiluko partaideak

JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA

  • Onestea Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioari bere jardueraren gastuak finantzatzeko urtean egin beharreko gehieneko ekarpena.

ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Gizarteratze arloko hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2026an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko baimendutako, xedatutako eta agindutako gastuak baliozkotzea eta gastua baimentzea eta xedatzea.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonei hainbat zerbitzu eta programa eskaintze aldera sinatutako programa-kontratuek eta lankidetza hitzarmenek 2026an eragingo dituzten betebehar ekonomikoak betetzeko baimendutako, xedatutako eta agindutako gastuak baliozkotzea eta gastua baimentzea eta xedatzea.
  • Kabia Foru Organismo Autonomoaren, Uliazpi Organismo Autonomoaren eta Adinberri Fundazioaren alde kredituak baimentzea eta xedatzea.
  • Obra hauek egiteko epea erabat eteteko eskaera ebaztea: Elgoibarko "6.E-El Pilar" eremuan aparkaleku bat egiteko obrak eta gizarte-zerbitzuetako ekipamendu bat eraikitzeko obren emakida-kontratu mistoaren esparruan.

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: suhiltzaileen hirurogeita zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onetsi zuen 2025eko abenduaren 9ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Berraztertzeko errekurtso hau ebaztea: suhiltzaileen hirurogeita zortzi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa prozesuaren deialdia onetsi zuen 2025eko abenduaren 9ko erabakiaren aurka jarritakoa.
  • Hiru bidezain-makinista gidari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Zazpi administrari karrerako funtzionario izendatzea.
  • Atzera egitea 25.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hainbat udalerritako hondartzetako zaintza, salbamendu eta laguntza zerbitzuaren esparru akordioa adjudikatzeko prozeduran eta espediente berria onestea.

EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2026ko deialdia onestea: Enpresak Sendotzen programakoak.
  • Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Berritek+.
  • Dirulaguntza hauen 2026ko deialdia onestea: Sukalberri programakoak.

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

  • Eskuzaitzeta eremuko E1-B partzelaren azalera zuzentzea, E1-C partzelaren azalera zati bat banantzea (E1-B partzelari eransteko) eta E1-B partzelatik E1-F eta E1-G partzelak banantzea.

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

  • Ordainketa kredituen transferentzia Diputatu Nagusiaren Alorrean.
  • Kreditu gehigarria onestea Kabia Foru Organismo Autonomoan.

BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA

  • Epea irekitzea 4.000 biztanletik beherako udalerrietako udal eta mankomunitateek EsKuA espediente-kudeatzailean oinarrizko administrazio-espedienteak ezartzen parte hartu ahal izateko.

LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA

  • Hitzarmen honen luzapena onestea: Eusko Jaurlaritzarekin eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin sinatutakoa, suteak itzaltzeko helikoptero baten erabilera elkarrekin finantzatzeko.
  • Foru Dekretua, «Luis Saroia» izeneko lurzatia, Zaldibiako Udalaren titulartasunekoa, herri onurakoa deklaratzen duena.

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

  • Beka honen oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia onestea: Ondare Historiko-Artistiko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzuan komunikazio alorrean formazio praktikak egiteko.

  

705