Jasangarritasun Departamentuak, Cristina Enea Fundazioak eta Mestiza Elkarteak "Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna" erakusketa inauguratu dute
Jasangarritasun Departamentuak, Cristina Enea Fundazioak eta Mestiza Elkarteak "Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna" erakusketa inauguratu dute
Jasangarritasun Departamentuak, Cristina Enea Fundazioak eta Mestiza Elkarteak "Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna" erakusketa inauguratu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Cristina Enea Fundazioak, Mestiza ELkartearekin lankidetzan, “Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna” erakusketa inauguratu dute gaur, apirilaren 28an, 12:00etan, Cristina Enea Fundazioan. Erakusketa maiatzaren 10era arte egongo da irekita.

Erakusketa Artilearen Europako Egunean kokatzen da, eta Latxa ardiaren artileari balioa ematea du helburu, material natural, jasangarri eta hurbileko gisa, ekonomia zirkularraren barruan duen potentziala nabarmenduz. Ardiak paisaiaren kudeaketan, suteen prebentzioan eta lurraldeari lotutako lanbide tradizionalen babesean duen zeregina ere jorratzen du ibilbideak.
Inaugurazio-ekitaldian Gloria Vázquez Ingurumen Administrazioko zuzendaria eta Iñigo García Donostiako Udaleko Inklusio, Aniztasun eta Ingurumeneko zinegotzia izan dira. Irekieraren ondoren, "Zuntz naturalak eta tokiko jasangarritasuna: artilearen balioa lurraldean" izeneko mahai-inguru laburra egin da, Mónica Gracia kazetariak moderatuta eta Sandra Cliville, Mia Rissanen, Birte Kurth eta Ana Molinaren parte-hartzearekin.
Bere hitzaldian, Vázquezek azpimarratu du “gertu daukaguna beste begi batzuekin berriz begiratzeko” beharra, eta ardi latxaren artileari balioa eman dio potentzial handiko tokiko baliabide gisa, nahiz eta kasu askotan hondakin gisa tratatzen ari diren. Ildo horretan, nabarmendu du ardi-sektoreak urtero 2.000 tona artile inguru mozten dituela, eta, beraz, soberakin hori ekonomia zirkularrean aurrera egiteko aukera bat da. “Arazo bat ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-aukera bihurtzea da kontua, lehendik ditugun baliabideak nola ekoizten, kontsumitzen eta aprobetxatzen ditugun birpentsatuz”, adierazi du. Era berean, berrikuntzaren eta talentu gaztearen papera eskatu du material horri bigarren bizitza bat emateko, tokiko balioa eta enplegua sortuz eta ingurumen-inpaktua murriztuz.
Erakusketa-egunetan, bisita gidatuak eta “Manos a la Lana” tailer praktikoak eskainiko dira, tokiko artilearen propietateak eta lurralde-jasangarritasunean duen garrantzia azaltzeko. Tailerrak maiatzaren 5ean (asteartea) egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, eta maiatzaren 10ean (igandea), 11:00etatik 13:00etara.
LEINN – Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza graduko ikasleek inaugurazioan parte hartu dute ondoren garatuko duten erronka akademikoaren parte gisa. Erronka horren ardatza da artile latxaren egungo problematika ekonomia zirkularreko aukera bihurtzea.
Erakusketak lurraldean artileak duen ingurumen-, kultura- eta ekonomia-balioa ezagutzera eta tokiko baliabideek eredu jasangarriagoetarako trantsizioan duten potentzialari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
583