Atzealdea

Kolonbian interesaturik Gipuzkoako enpresa proiektu ekintzaileekin

Foto Kolonbian interesaturik Gipuzkoako enpresa proiektu ekintzaileekin

Kolonbian interesaturik Gipuzkoako enpresa proiektu ekintzaileekin

Ainhoa Aizpuru Kolonbiako gobernuaren ordezkariekin, enpresaburuekin eta kanpo merkataritzako eragileekin izan da, bi lurraldeon arteko lankidetza ekonomikoa bultzatu nahiz

Kolonbian interesaturik Gipuzkoako enpresa proiektu ekintzaileekin

Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatua, Antton Tomasena Berrikuntza, Teknologia eta Nazioarteratzeko zuzendari nagusiarekin, bisitan izan da Bogotan, Kolonbiako hiriburuan. Pontificia Universidad Javeriana-ko Lehiakortasun Zentroak bultzatutako bilera eta bisita programa bete-betea izan dute han eta, besteak beste, Kolonbiako Merkataritza, Industri eta Turismo ministerioko ordezkariekin, Pro Colombia agentziarekin, hainbat enpresaburu kolonbiarrekin eta Pontificia Universidad  Javeriana-ko agintariekin egin du bilera foru diputatuak. Bileraren helburua zen bi lurraldeen artean ekonomiaren esparruko elkar trukeak sustatzeko estrategia bat zehaztea, inbertsiorako aukerak identifikatuz eta etorkizunerako lankidetza esparruak irekiz. Elkar trukaketa hori abiarazteko, misio enpresarial bat egingo dute Gipuzkoara, datorren apirilean, Kolonbiako hainbat inbertsorek eta enpresaburuk.

 

Bileran, bertaratutakoek interes handia adierazi dute Gipuzkoako errealitate enpresariala eta ekonomikoa ezagutzeko, eta nabarmendu ditu, batik bat, Gipuzkoako Foru Aldundia bultzatutako sektore estrategikoetan izaten ari diren aurrerapenak, hain zuzen ere zibersegurtasunean, elektromugikortasunean, gastronomia digitalean eta biozientzietan. Halaber, foru diputatuarekin bileran izan diren enpresaburuek eta gobernuaren ordezkariek interesa erakutsi dute gertutik ezagutzeko gure lurraldean sortzen ari diren proiektu ekintzaileak, berritzaileak eta teknologikoak. Horrela, misio enpresarial bat antolatzen hasi dira, halako proiektuak eta Gipuzkoako eta Euskadiko errealitatea bertatik bertara ikusteko.

 

«Bilera interesgarria eta emankorra izan da: etorkizunari begira ditugun planak eta Gipuzkoak dituen indarguneak azaldu ditugu eta ikuspegi eta estrategia asko partekatzen ditugula egiaztatu dugu; horregatik, etorkizunean elkarlan estuan arituko gara, Kolonbiara egin dugun bidaia honetan bultzatzen hasi garen trukaketa ekonomikoaren bitartez», adierazi du Ainhoa Aizpuruk. Diputatuak Gipuzkoaren lehiakortasun eredua, erronka estrategikoak eta ekosistema enpresariala aurkeztu ditu kolonbiar eragileen aurrean.

 

Diputatua Kolonbiara joan aurretik, Pontificia Universidad Javerianaren bi ordezkari, Yovanni Castro eta Carlos Valencia, eta enpresaburu Mario Hernández izan ziren Gipuzkoan. Beren bisitaldian aukera izan zuten Gipuzkoako errealitatea eta enpresa sarea gertutik ezagutzeko eta Aldundia bultzatzen ari den elkarlaneko gobernantzaren ereduan sakontzeko. Gipuzkoara egindako bisitaren ostean, Pontificia Universidad Javerianaren ordezkariek Aldundia gonbidatu dute Kolonbiako errealitatea ezagutzera eta hainbat inbertsore eta enpresabururekin Gipuzkoarako beste bisita bat antolatzera, etorkizunean lankidetzan aritzea sustatzeko.

 

Kolonbia eta Gipuzkoa

Bisita instituzionalean egindako bileretan eta agerraldietan Gipuzkoak dituen lurralde estrategiak azaltzeaz gainera, Aizpuruk aukera izan du, baita ere, Kolonbiak gaur egun bizi duen egoera sakonago jakiteko; izan ere, gatazka urte luzeen ondoren, azken urteotan eszenatoki politiko berri batera bilakatzen ari da herrialdea. Horrek ekonomiaren hazkundea ahalbidetu du eta garapen aukera zabaleko herrialdea bihurtu du Kolonbia.

 

Kolonbiako ekonomiaren ezaugarri nagusia toki eta eskualde mailako ekonomia izatea den arren, herrialdeak orain bizi duen unean egoera sozio-ekonomikoa lehen baino onuragarriago denez gero, bertako enpresa asko ari dira beren jarduera nazioarteratzeko ahaleginean.

 

Gaur egun, Kolonbiaren 15. merkatua da Gipuzkoa, eta haren salmenten % 1,5 hartzen ditu. Gipuzkoarako esportazioak handitu egin dira aurreko bi urteen alden, eta 108 milioi eurokoak izan dira 2017an. Esportazio arlo nagusiak ibilgailuak eta trenbideetarako materialak dira (73 M€), burdin eta altzairu fundizioarekin (10M€) eta makina-erremintarekin (8M€) batera. Kolonbian kokatuta daude enpresa gipuzkoarrak, berriz, 14 dira, besteak beste, Fagor Industrial, Indar Electric eta Idom.