Lurraldebusek hazten jarraitzen du eta 16 milioi bidaia ingurura iritsi da urteko lehen sei hilabeteetan, 2025eko aldi berean baino %6,18 gehiago
Lurraldebusek hazten jarraitzen du eta 16 milioi bidaia ingurura iritsi da urteko lehen sei hilabeteetan, 2025eko aldi berean baino %6,18 gehiago
Lurraldebusek hazten jarraitzen du eta 16 milioi bidaia ingurura iritsi da urteko lehen sei hilabeteetan, 2025eko aldi berean baino %6,18 gehiago
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, “Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoaren erabilerak goranzko joerari eusten dio; ekainaren 30era arte, 15.930.096 bidaia egin dira, hau da, aurreko urteko lehen seihilekoan baino 927.618 bidaia gehiago”.

Azahara Domínguez diputatua
Lurraldebusek, Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoko zerbitzuak, goranzko joerari eusten dio, eta ia 16 milioi bidaia egin dira bertan urteko lehen sei hilabeteetan; horrek esan nahi du %6,18ko hazkundea izan dela aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eman ditu datu horiek, eta azaldu duenez, “urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, guztira 15.930.096 bidaia erregistratu dira Lurraldebusen, 2025eko lehen sei hilabeteetan baino 927.618 bidaia gehiago”. Azken hilabeteetako hazkunde “etengabe” horri erantzuteko, 68,4 milioi euroko aurrekontua bideratu zaio Lurraldebusi 2026rako. Horri esker, autobus-flota handitu ahal izan da: iazko amaierako 262 autobusetatik egungo 280etara.
Datuak eskualdeka aztertuz gero, “Oarsoaldea eta Bidasoa, non Ekialdebusek ematen duen zerbitzu, dira lehen sei hilabeteetan bidaia gehien erregistratu dituztenak, guztira 5.441.153 bidaiarekin; N-I errepideko korridorea da erabiltzaile gehien biltzen dituena. Zehazki, gehien erabilitako linea E02 da (Oiartzun>Errenteria>Pasaia>Donostia N-I), 876.449 bidaiarekin; ondoren, E01 linea (Pasai Donibane>Lezo>Errenteria>Pasai Antxo>Donostia N-I), 786.164 bidaiarekin; eta E05 linea (Errenteria (Beraun)>Pasaia>Donostia N-I), 694.985 bidaiarekin”, azaldu du diputatuak.
“Buruntzaldea, TBHk kudeatzen duena, hiriarteko garraio publikoa gehien erabiltzen den bigarren eskualdea da, 3.663.385 bidaiarekin. Eremu horretan gehien erabiltzen den linea BU13 da (Hernani>Astigarraga>Donostia), 565.298 bidaiarekin. Bigarren postuan BU07 linea dago (Tolosa>Donostia herriz herri), 497.380 bidaiarekin. Podiuma BU05 lineak osatzen du (Andoain>Urnieta>Hernani>Donostia), 484.562 bidaiarekin”, adierazi du.
Debagoieneko eta ibilbide luzeko lineei dagokienez, Avanzak ematen duen zerbitzuan, “erabilera-bolumen handiena duten hirugarrenak dira, 3 milioi bidaiatik gora egin baitira (zehazki, 3.117.776)”. DO01 linea (Donostia>Bilbo) nabarmentzen da multzo osoaren gainetik, 600.0593 bidaiarekin. Bigarren linea erabiliena DG10 da (Bergara>Arrasate>Aretxabaleta>Eskoriatza), 357.656 bidaiarekin, eta hirugarrena DG05 da (Eibar>Arrasate>Eskoriatza>Vitoria-Gasteiz), 343.172 bidaiarekin.
Euskotrenek zerbitzua ematen dien Debabarrenak eta Urola Kostak 1.710.913 bidaiarekin itxi dute urteko lehen seihilekoa. DB04 linea (Mallabia>Ermua>Eibar>Elgoibar>Mendaro>Deba>Mutriku>Ondarroa) dago lehen postuan, 528.179 bidaiarekin; Zumaia eta Donostia lotzen dituzten lineek, berriz, bigarren eta hirugarren postuak betetzen dituzte. Zehazki, UK10 lineak (Zumaia>Getaria>Zarautz>Donostia) 310.000 bidaiatik gertu ibili da (309.726), eta UK09 lineak (Zumaia>Getaria>Zarautz>Orio>Usurbil>Donostia) 306.116 bidaia izan ditu.
La Guipuzcoanak zerbitzua ematen duen Urola Erdiko eskualdeak milioi bat bidaiatik gertu itxi ditu urteko lehen sei hilabeteak; zehazki, 977.423 bidaiarekin. “UK01 (Azkoitia>Azpeitia>Zestoa>Donostia) zerbitzu erabiliena izaten jarraitzen du, 424.969 bidaiarekin. Ondoren, UK06 linea dago (Zumaia>Zestoa>Azpeitia>Azkoitia>Urretxu>Zumarraga), 239.418 bidaiarekin; eta 400 bidaia inguruko aldea besterik ez dago UK03 linearen (Azkoitia>Azpeitia>Zestoa>Aizarnazabal>Zarautz), 134.080 bidaia, eta UK05 linearen (Zestoa>Azpeitia>Azkoitia>Elgoibar>Eibar>Ermua), 133.683 bidaia, artean”, azaldu du.
“Goierrin Lurraldebusen erabilerak hazten jarraitzen du, Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotzen dituen eta alderantzizko ibilbidea egiten duen GO07 linearen eraginez”, adierazi du diputatuak. Hemen, GO01 linea (Zegama>Segura>Idiazabal>Olaberria>Beasain>Ordizia>Zaldibia) da oraindik erabiliena, 242.317 bidaiarekin. Bigarren postuan aipatutako GO07 linea dago (Zumarraga>Beasain>Ordizia>Tolosa>Donostia), 200.000 bidaiatik gertu ibili dena (guztira, 194.378). Hirugarren erabiliena GO04 linea da (Legorreta>Itsasondo>Ordizia>Beasain>Lazkao>Ataun), 173.633 bidaiarekin.
Azkenik, Tolosaldean 227.819 bidaia egin dira; erabiliena TO07 linea izan da (Tolosa>Anoeta>Irura>Villabona>Zizurkil>Asteasu), 54.299 bidaiarekin; ondoren, TO01 linea (Tolosa>Alegia>Amezketa>Abaltzisketa), 47.543 bidaiarekin, eta TO02 linea (Tolosa>Ibarra>Berrobi>Elduain>Berastegi), 46.840 bidaiarekin.
1404